Eustaten datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ikasleen % 44k goi-mailako hezkuntza dute, EBren datuen gainetik

Bestalde, 20/24 urte bitarteko biztanleen %85,5ek bigarren mailako ikasketak gutxienez gainditzen ditu.
Euskaldunen % 44ak goi-mailako hezkuntza du, EBren gainetik
Euskaldunen % 44ak goi-mailako hezkuntza du, EBren gainetik. Artxiboko irudia.

Euskal Autonomia Erkidegoko 30/34 urte bitarteko biztanleen % 44,1ek goi-mailako hezkuntza zuten, Eustaten eta Eurostaten 2013ko datuen arabera. Ehuneko hori Europar Batasuneko 28 estatuen batez bestekoaren (% 36,8) gainetik dago.

Bestalde, 20/24 urte bitarteko biztanleen % 85,5ek bigarren mailako ikasketak gutxienez gainditzen dituzte.

Datuok 28-EBkoekin alderatuz gero, ikusten da Euskal Autonomia Erkidego egoera oso positiboa zela 2013an. Aurretik zeuden Irlanda (% 52,6), Luxenburgo (% 52,5), Lituania (% 51,3), Suedia (% 48,3), Zipre (% 47,8), Erresuma Batua (% 47,6) eta Finlandia (% 45,1).

Bestalde, Espainiako 30/34 urte bitarteko biztanleriaren % 40,7k zuen urte horretan goi-mailako hezkuntza. Azken urteetan adierazle honen bilakaera ikusgarria izan da, ikusi besterik ez dago 2004ko ehunekoak: 30/34 urte bitartekoak, goi-mailako hezkuntza zutenak, %33,5 ziren Euskal Autonomia Erkidegoan eta %35,9 Espainian.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X