Hodei Egiluz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hodeiren desagerpenagatik atxilotutako bi lagun aske utziko dituzte

Dena den, erabaki judizialak hor badaude ere, "oraingoz bi susmagarrietako batek berak ere ez du findantza ordaindu", beraz, atxilotuta jarraitzen dute.
Hodei Egiluzen aldeko elkarretaratzea
Hodei Egiluzen aldeko elkarretaratzea. Artxiboko irudia

Hodei Egiluz gaztearen desagerpenarekin lotuta atxilotutako bi pertsona aske geratuko dira, behin findantza orainduta, astearte honetan Amberesko fiskaltzak jakitera eman duenez. Hirugarren atxilotua iragan apirilaren 18an irten zen kartzelatik.

Abuztuaren 14an, bi atxilotuetako bat aske uztea erabaki zuen auzitegiak, zegokion fidantza ordaindu ostean. Bigarren susmagarria libre uztea, berriz, abuztuaren 29an adostu zen, baina honek ere fidantza ordaintzea adostuta.

Dena den, erabaki judizialak hor badaude ere, "oraingoz bi susmagarrietako batek berak ere ez du findatza ordaindu", beraz, atxilotuta jarraitzen dute, esan dute iturriek. "Behin fidantza orainduta, aske geratuko dira", gaineratu du.

Desagertu zen goizalean, diru-zorro bat eta telefono mugikor bat lapurtu zieten Hodeiri, eta ondoren, Poliziak hainbat pertsona topatu zituen gaztearen objekturekin.

Egiluz 2013ko apirilean joan zen Amberesera Createlli, bertako enpresan, praktikak burutzera. Haren arrastoa urriaren 19ko goizaldean galdu zen, zenbait lagunekin egon ostean, horiek agurtu eta gero.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarrerarik gabe datozen PSGko zale ultrak geldiarazteko kontrolak egin ditu goizetik Ertzaintzak Biriatun eta Zarautzen

Athleticek Paris-Saint Germain taldearen kontra duen neurketa dela-eta Biriatun eta Zarautzen, kontrolak egin ditu goizean goizetik Ertzaintzak, Paristik datozen zaleen ibilgailuak miatzeko. Sarrerarik gabe datozen ultrak Bilbora iristea ekiditea da helburua. Bi autobus gutxienez gelditu dituzte eta baita Frantziako matrikuladun auto ugari ere, eta makilak eta bengalak konfiskatu dituzte.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Haizeak eragindako kalteen ondorioz, Trapagarango igerileku estaliak aldi baterako itxi behar izan dituzte

Azken orduetako haize-bolada gogorren ondorioz, Trapagarango (Bizkaia) igerilekuetako estalkien zati bat erori da, eta itxi egin behar izan dituzte, segurtasunagatik. Zerbitzua ematen duen enpresa esleipendunak iragarri duenez, abonatuak doan joan ahal izango dira Portugalete eta Barakaldoko igerilekuetara, itxita dagoen bitartean. Uretako jarduerak eta ikastaroak etenda egongo dira instalazioa ireki arte.

Gehiago ikusi