Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat larri zauritu da Lodosan, bigantxa batek kolpatuta

Zauritutakoak 54 urte ditu. Ezbeharra atzo arratsaldean jazo zen, zezen-plazan.

Berrogeita hamalau urteko gizonezko bat larri zauritu da igande honetan Lodosan (Nafarroa), bigantxa batek kolpatuta.

Nafarroako Foru Gobernuak azaldu duenez, ezbeharra atzo arratsaldean jazo zen, zezen-plazan.

Gizonezkoa helikopteroz eraman behar izan zuten osasun zentrora.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X