Noos auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cristina infanta, bi delitu fiskalengatik inputatua

Castro epailearen esku dago erregearen arreba auzipetuen aulkian eseriko den edo ez erabakitzea.
18:00 - 20:00
Cristina infantak iruzur fiskalagatik inputatuta jarraitzen du

Cristina Infantak inputatuta jarraitzea erabaki du Palmako Auzitegiak, Noos auziarekin lotutako bi delitu fiskal egotzita. Hala, Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak eta  herri akusazioak eta akusazio partikularrek infantaren aurkako salaketa aurkezteko aukera izango dute, epaitua izan dadila eskatuz.

Dirua zuritu zuelakoan Jose Castro instrukzio-epaileak proposatutako inputazioa baina, artxibatzea ebatzi dute Monica de la Serna, Juan Jimenez eta Diego Gomez Reino magistratuek. Orain, Castro epailearen esku dago Cristina Borboikoa auzipetuen aulkian eseriko den edo ez erabakitzea, hori eskatu duena Manos Limpias herri akusazioa bakarrik izanda. Hau da,  Espainiako Erregearen arrebari 'Botin Doktrina' aplikatu dakioke: horren arabera, pertsona bat herri akusazioaren eskariz soilik delitu fiskala egotzita inputatu denean, pertsona hori ez epaitzea erabaki dezake epaileak.

Castro epaileak ekainaren 25ean instrukzio fasea amaitutakoan kaleratutako idatziari 14 apelazio-errekutso aurkeztu zizkioten Noos auzian pertsonatutako aldeek , eta gaur kaleratutako autoan helegite horiek guztiak aho batez ebatzi dituzte Palmako Lurralde Auzitegiko hiru epaileok.  Fiskaltzak eta Defentsak jarritako helegiteei dagokienean, berriz, zati bat bakarrik hartu dute aintzat, diru-zuritze delitua artxibatuta.

2007an eta 2008an Iñaki Urdangarin infantaren senarrak egindako hainbat operazio ekonomikoetan  "laguntzaile" izan zelakoan inputatu zuten Cristina Borboikoa.

Errege Etxeak errespetua agertu du

Bien bitartean, Errege Etxeak "errespetua" adierazi dio "botere judizialaren independentziari".

Infantak ondorengotza eskubideei uko egingo ote dien galdetuta, erabaki hori infantari berari dagokiola erantzun du Errege Etxeko bozeramaileak.

Egun, Cristina infanta seigarrena da Felipe VI.aren ondorengotza ordenean.

Ogasun teknikariak, diru zuritze delituan absolbitzearen aurka

Ogasun Ministerioko teknikariek errefusatu egin dute infantari diru zuritze delituaren kasuan inputazioa kendu izana, Castro epaileak seinalatutako zantzuak delitu hori ere egozteko "nahikoak" direla uste baitute.

Teknikariek agiri batean gogorarazi dutenez, Aizoon konpainiaren "benetako helburua" Noos Institutuak modu irregularrean lortzen zituen funtsak jasotzea zen.

Halaber, babestu egin dute delitu fiskalen kasuan inputazioa mantendu izana, infantak Aizoonen zuen zeregina "funtsezkoa" baitzen iruzurra egiteko.

Infantaren abokatuak, pozik

Bestalde, Miquel Roca, Cristina infantaren abokatua, pozik agertu da, Auzitegiak diru zuritze delituan atzera egin duelako, eta delitu hori egotzitako "larriena" zela gogorarazi du.

Nolanahi ere, delitu fiskalen akusazioei eutsi izana deitoratu du, eta infanta akusatuen eserlekuan eseriko ote den zalantzan jarri du. "Ikusiko dugu instrukzio-epaileak zer-nolako kalifikazioa egiten duen epaiketa hastea agintzen duenean", gaineratu du.

Rocak ez du segurutzat eman infanta epaituko dutela, eta akusazio bakarrak herri akusazioak egiten badu, aurrera ez jarraitzeko aurrekariak badaudela aipatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X