Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Esako bizilagunentzako informazio gehiago eskatu du Parlamentuak

Geroa Baik, Bilduk, Aralar-Nabaik eta Ezkerrak ekimenari babesa eman diote Parlamentuko Sustapen Batzordean. UPN abstenitu da eta PPNk aurkako botoa eman du.
Esa+Ez eta Aragoi Ibaia plataformen protesta. Argazkia: EFE
Esa+Ez eta Aragoi Ibaia plataformen protesta. Argazkia: EFE

Eskualdeko bizilagunei Esako urtegian egiten ari diren lanen inguruko informazio gehiago ematea eskatu die Nafarroako Parlamentuak Foru Exekutiboari eta Gobernu zentralari.

Ebazpena Ezkerrak aurkeztu du. "Lur-eremuaren ezegonkortasun arazoak konpondu eta segurtasuna bermatu arte" obrak gelditzea eskatzen zuen ekimenak, baina testua zati hori atzera bota dute.

Geroa Baik, Bilduk, Aralar-Nabaik eta Ezkerrak ekimenari babesa eman diote Parlamentuko Sustapen Batzordean. UPN abstenitu da eta PPNk aurkako botoa eman du.

"Pitzadura berriak"

"Eskuineko hegalean arrakala gehiago agertu eta gero", proiektuak "dozenaka milioi euro" xahutu ditu "uharka egonkortzeko alferrikako saiakeretan" , mozioak kritikatu duenez. Horregatik, "segurtasuna eta gastu publikoa" argudio bezala hartuta, "informazio faltak" Zangozako bizilagunen artean "zalantzak" sortu dituela erantsi du ebazpenak.

Esako urtegia efe

Luis Solano eta Iker Aramendia Aragoi Ibaia eta Esa+Ez plataformetako ordezkariak. Argazkia: EFE

Esa+Ez eta Aragoi Ibaia plataformetako ordezkariak eztabaidan izan dira. Esako eta Zangozako bizilagunek elkarretaratzea egin dute Parlamentuaren aurrean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X