Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Igorren izan den istripuan

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, 12.40 aldera izan da ezbeharra, N-240 errepidean. Auto batek eta kamioi batek talka egin dute.
Igorre istripua
Igorre istripua

Bilboko 41 urteko gizonezko bat hil da eta beste bat zauritu Igorren izan den istripuan. Auto batek eta kamioi batek talka egin dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, 12.40 aldera izan da ezbeharra, N-240 errepidean. Ford Mondeo batek eta Renault etxeko kamioi batek elkarren aurka jo dute.

Ondorioz, autoan zihoazen bi pertsonak zauritu egin dira. Horietako bat harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Galdakaoko erietxera zeramaten bitartean hil da.

Ertzaintza istripua zerk eragin duen ikertzen ari da. Kamioiaren gidariak ere zauriak izan ditu eta erietxera eraman dute.

Ezbeharraren eraginez, N-240 errepidea erabat itxi dute Gasteizko noranzkoan eta Bilboko noranfzkoan Igorreko erdigunetik bideratu dute trafikoa. Auto ilarak sortu dira.

Errepidea 18:00ak aldera zabaldu dute, ia bost ordu eta erdi itxita eman eta gero. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez, istripua izan duten ibilgailuak kendu eta errepidea garbitu ondoren bidea ireki dute berriro.

Istripua Zornotzan

Ez da hori izan, ordea, Bizkaiko errepideetan gaur izan den istripu bakarra izan. Eguerdiko hamabietan kamioi batek eta lau autok talka egin dute N-634 errepidean, Zornotzan.

Ezbeharra Renault kamioi baten artean eta Opel Vivaro, Opel Zafira, Mazda 6 eta Renault Kangoo baten artean izan da. Ondorioz, 62, 55  eta 52 urteko gizonezkoak eta 34 urteko emakumezko bat Galdakaoko erietxera eraman dituzte.

Kamioiak zeramatzan pieza metalikoak errepidera erori dira eta errepidea erabat moztu dute. Bilboko noranzkoan zihoazen autoak bidearen bazterretik bideratu dituzte, eta Donostiarako noranzkoan zihoazen autoak AP8 autobideak desbideratu dituzte.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X