Emakunde
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maria de Maeztu Forum Feministari eman diote Berdintasunaren Saria

Emakunde sortzeko alderdi politikoei egindako presioa dela eta saritu dute elkartea.
18:00 - 20:00
Maria de Maeztu Forumari eman dio Emakundek Berdintasunaren saria

Emakumeen Euskal Institutuak Maria de Maeztu Forum Feministari eman dio Berdintasunaren Saria, besteak beste, Emakunde sortzeko alderdi politikoei egindako presioa dela eta, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak prentsaurrekoan jakinarazi duenez.

Ehun emakumek sortu zuten Maria de Maeztu Forum Feminista, Zarautzen (Gipuzkoa), alderdi politikoei emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzeko erakunde bat sortzea eskatzeko. Borroka horren ondorioz, Eusko Legebiltzarrak Emakunde sortu zuen, 1988. urtean.

Toñi Villen eta Begoña Etayo Forum Feministako ordezkariek prentsaurrekoan adierazi dutenez, "euren burua feministatzat jotzen ez duten neska gazteak ere badira feministak, gaur egun ez baitutzte onartzen duela 25 urte ohikoak ziren jarrerak".

Legeen arloan azken 25 urteetan "aurrerapauso ikusgarriak" eman dituztela goratu dute, baina "diskurtso formala eta benetako egoera" ez datozela bat ohartarazi dute.

Horren ildotik, hedabideek eta teknologia berriek estereotipo sexistak islatzen dituztela salatu dute, plataforma horien eragina erakundeena edo ikastetxeena baino handiagoa baita.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X