Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume baten gorpua aurkitu dute Ondarroako portuan

59 urteko Ermuko emakume bat zen. Senideek atzo salatu zuten emakume horren desagerpena.
18:00 - 20:00
Ermuako emakume baten gorpua aurkitu dute Ondarroako portuan

59 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute gaur arratsaldean Ondarroako (Bizkaia) portuan, uraren gainean.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 14:25 aldera aurkitu dute hilotza.

Ertzaintza bertaratu da eta gorpua emakume batena zela egiaztatu du, eta ordu batzuetara jakinarazi du Ermuko emakume bat zela hildakoa. Senideek atzo salatu zuten emakume horren desagerpena.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X