Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Korrikalari bat hil da Laudioko lasterketan parte hartzen ari zela

Atletak (54 urte) proba utzi du, ondoezik sentitu eta gero eta, handik gutxira zerraldo erori da.

Kantabriako korrikalari bat bihotzekoak jota hil da gaur, igandea, Laudioko Krosaren XXX. Edizioan parte hartzen ari zenean, Ertzaintzatik Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Lasterkariak beterano mailako proba utzi behar izan du, ondoezik sentitu eta gero, eta, handik gutxira, zerraldo erori da aldageletara zihoanean.

Hildakoa 54 urteko gizonezkoa da, Kantabriakoa Arredondo herrikoa jatorriz, eta inolako klubetan izena emanda etorri da parte hartzera.

Antolatzaileen esanetan, bertoko zenbati lekukoren testigantzaren arabera, korrikalaria lurrera erortzen ikusi dute eta, orduan, larrialdi zerbitzuak jakinaren gainean jarri dituzte.

Gurutze Gorriko kideak, batetik, eta mediku bat zeraman anbulantzia bateko kideak, bestetik, lasterkaria salbatzen saiatu dira, baina alperrik izan da.

Gorpua Gasteizko Auzitegi Institutu Anatomikora eraman dute.

Ondoren egindako lasterketako batean, minutu bateko isilunea egin dute, hildakoaren omenez.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X