Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko eraikin bat hustu dute, sute baten ondorioz

Arbolantxabideko gazte-lokal batean piztu da sua, gauerdian. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, suaren ondorioz, eraikin bateko hiru solairu hustu dituzte, baina ez da inor zauritu.

Gauerdia pasatxotan piztu da sua Bilboko Arbolantxabideko gazte-lokal batean, Otxarkoaga auzoan.

Suhiltzaileek eraikineko lehen hiru solairuak hustu dituzte, badaezpadako neurri bezala. Suak lehen solairuko leiho bateko pertsiana harrapatu du. Ordu erdiz egon dira bizilagunak kalean, eta, sua itzalitakoan, arazorik gabe itzuli dira etxera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X