IDAHO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Obama hunkitu duen Larrabetzuko artzainaren istorioa

David Bieter Boiseko alkateak eta Larrabetzutik AEBra joandako artzain baten bilobak kontatu dizkio, bertatik bertara, bere aitonaren ibilerak Obamari. Aho zabalik geratu da presidentea.
18:00 - 20:00
Boiseko alkateak Obamarekin izandako elkarrizketa kontatu digu

Larrabetzutik Ameriketara joan zen artzainaren istorioak Barack Obama AEBko presidentea aho zabalik utzi du. David Bieter Boiseko alkateak eta artzain zenaren bilobak kontatu dizkio, bertatik bertara, bere aitonaren ibilerak Obamari, non eta Air Force One hegaldia batean.

Hegazkin berean egin zuten atzo Bieterrek eta Obamak Idahorako bidea, eta elkarren arteko hitz-aspertuan Boiseko alkateak bere aitona larrabetzuarraren istorioa kontatu zion. Bieterrek azaldu duenez, interes handia erakutsi zuen Obamak Euskal Herriaren inguruan eta bere aitonaren kontuekin hunkitu egin zen. Gogoan behintzat hartu zuen  presidente estatubatuarrak artzainaren istorioa. Idahoko herritarren aurrean ekonomiari buruz eman zuen hitzaldian horixe izan zen bere abiapuntua. Hitzez hitz, hauxe esan zuen Obamak:

"Bi lagun aipatu nahi ditut, zuen alkatea, David Bieter. Hor nonbait egongo da. Elkarrekin etorri gara Air Force One hegaldian. Ez du ezer apurtu. Izugarria izan da; bidean ginela, bere aitonaren istorioa kontatu dit,  euskal lurraldetatik etorritako etorkina, artzaintzan ibilitakoa. Bost urtez egon zen mendian, eta urtean bi hilabete baino ez zituen igarotzen hirian. Aitona hura gizon gogorra izango zelakoan nago; mendian egona naiz eta han hotz handia egiten du". (03:17 – 04:12 minutuan)

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X