Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baztarrikak dio Urquijok dudan jartzen duela euskararen ofizialtasuna

Euskara hutsean idatzitako aktak legezkoak direla nabarmendu du Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Konstituzionalak euskarari komunikaziorako "gaitasun juridikoa" aitortu ziola gogorarazi du.
Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordea. Argazkia: EiTB

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordeak salatu du Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak "zalantzan" jartzen duela "euskararen ofizialtasuna", ez duelako onartzen euskara hutsean idatzitako aktak legezkoak direla.

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak Legebiltzarreko batzorde batean azaldu duenez, Jaurlaritza "kezkatuta" dago Espainiako Gobernuko ordezkariaren jarrerarekin; izan ere, 22 udalen kontrako salaketak jarri ditu aktak euskara hutsean idatzi dituztelako.

Toki Erregimenaren Oinarrien Legearen arabera, udalek Estatuko eta Erkidegoko administrazioei helarazi behar dizkiete aktak. Kontua da Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak ez dituela euskaraz soilik idatzitako aktak onartu, eta jaso ez balitu bezala egin duela, gaztelaniazko bertsiorik ez dutelako.

Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Uriarterekin batera egin du agerraldia, eta gogorarazi du euskarak "erabateko" ofizialtasuna lortu zuela 1979an Gernikako Estatutua onartu zenetik, eta ofiziala dela "gaztelaniaren makulurik gabe ere".

Sailburuordeak euskaraz soilik idatzitako aktak legezkoak direla nabarmendu du, eta Konstituzionalak 1986an euskarari komunikaziorako "gaitasun juridikoa" aitortu ziola gogorarazi du.

Horren esanetan, gainera, Euskararen Legearen 8.2 artikuluak ez du behartzen aktak euskaraz eta gaztelaniaz idaztera.

Gainera, "zentzugabea" da, Baztarrikaren ustez, "hizkuntza batek ofizialtasuna galtzen duela pentsatzea, beste batekin erabiltzen ez delako".

zen ez delako".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X