Euskal Herria, Korrikaren zain
Hamaika egunez, Euskal Herriko bazter guztiak zeharkatuko ditu Korrikak martxoaren 19tik 29ra arte.
Aspaldi iragarri genuenez, Urepelen emango ditu lehendabiziko urratsak euskararen aldeko lasterketak. Hain justu, aipatu udalerriko plazatik aterako dira euskaltzaleak, 17:00etan.
Handik, Donibane Garazirako bidea hartuko dute, eta 20:00ak pasatxo direnean helduko dira bertara. Maulen, berriz, egun bat geroago sartuko dira, 00:30 aldera.
Besteak beste, Kanbo, Ainhoa eta Dantxarinea bisitatuko dituzte korrikalariek Hego Euskal Herrian sartu orduko.
Ostiralean (martxoaren 21ean), beraz, Nafarroan barrena ibiliko da 19. Korrika, eta herri garrantzitsuak zapalduko ditu Iruñera iritsi aurretik: Elizondo, Atarrabia eta Burlata, kasu.
Hori horrela, iruindarrek, martxoaren 20an, 21:00ak bueltan, jasoko dute lekukoa, eta behin Leitza utzita, gipuzkoarren harrera beroaz gozatuko dute lasterkariek. Horrenbestez, larunbatean Gipuzkoa barnealdeko parajeetatik igaroko dira, eta Nafarroan berriro sartu-irtena egin ondoren, Lapurdirako bidea hartuko dute. Hala, larunbat gauean helduko da Korrika Baionara (23:30ean).
Gainerako hiriburuak hurrengo egunetan bisitatuko ditu; Donostia, adibidez, martxoaren 22an, 21:00etan. Kostaldetik bidea eginez, Goierrira iritsiko da egun berean, eta hilaren 23an Debagoieneko txoko gehienetatik pasatuko da, Bizkaian barneratu arte. Lehenik eta behin, barnealdekoei egokituko zaie euskararen aldeko aldarria bideratzea. Geroago, Bizkaiko kostaldeak eutsiko dio "Euskahaldun" leloari.
Arabarren txanda martxoaren 25ean helduko da. Laudio, Amurrio, Trebiñu, Eltziego eta Lapuebla de Labarca zeharkatuta, nafarren artean izango da berriro lekukoa. Orduantxe estaliko ditu, oihuz eta aldarriz, hegoalderen dauden herriak. Behin martxa hartuta, Nafarroako lurrak utzi eta Arabako lautadetan entzungo dira pauso-hotsak martxoaren 28tik aurrera. Egun horretan bertan, Gasteizko lurretatik egingo du ibilbidea, eta Arratiarantz abiatuko da.
Tipi-tapa, martxoaren 29an iritsiko da helmugara 19. Korrika. Oraingoan, Bilbon jasoko du merezitako gorazarrea. Arangoiti auzotik sartu, eta bost orduko bidea eginda, Arriagan bukatuko da lasterketa, 12:30ean.
Ikusi hemen IBILBIDEA
Zure interesekoa izan daiteke
Harritzar bat zintzilik geratu da N-634 errepidearen gainaldean, Getaria parean
Eguerdia pasatxo zenean, tamaina handiko harri bat erori da mendian behera, baina burdinezko sareak eutsi egin ahal izan dio. Astearte goizean hasiko dituzte erretiratzeko lanak, eta bien bitartean, errepidea irekita dago.
Sei pertsona zauritu dira Faltzesen, beren autoa bidetik irten ostean
Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte eta ingresatuta geratu dira, pronostiko erreserbatuarekin. Horietako bost adin txikikoak dira.
Maila horian daude Abetxuko, Sangroniz eta Mungiako estazioak, uholde arriskuagatik
Euskalmetek jakinarazi duenez, datozen orduotan ere euria barra-barra egiten jarraituko du, ia etenik gabe, batez ere, Kantauri isurialdean.
Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean
Euriteen ondorioz, Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean, eta bertako Udalak autoak toki garaietara mugitzea gomendatu die herritarrei.
Nafarroak 4,7 milioi aktibatu ditu auto elektrikoaren erabilera bizkortzeko
"Tximista Auto" plan berriak ibilgailu bakoitzeko 5.500 eurorainoko laguntzak eta azpiegituretarako zuzeneko laguntza indartzen ditu.
Berriro ekin diote Bidasoa ibaira salto egin zuen gizonaren bilaketari
Antza, pertsona batek bi gizon ikusi ditu igande goizaldean ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, Irunen, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.
Gizon batek bikotekide ohia hil du Benicassimen
64 urteko emakume bat da biktima. Hainbat labankada jaso ondoren, larri eraman dute Castelloko Ospitale Nagusira, eta han hil da. Ustezko erasotzailea, 70 urteko gizona, atxilotuta dago.
Ertzaintza aste honetan hasiko da isunak jartzen baliza ez erabiltzeagatik
Baliza ez edukitzea edo baliza ez erabiltzea arau-hauste arintzat hartzen da, eta 80 euroko isuna dakar.
Gasteizko San Frantzisko elizan lanak egiten hasi dira, gehiago hondatu ez dadin
Martxoaren 3ko biktimen memorialaren egoitza izango dena narriatzen ari da, eta "kaltea areagotzeko arriskua dago, berehala esku hartzen ez bada".
Gizon bat hil da autoarekin kamioi baten kontra jota, Azkoienen
Aurrez aurre jo du kamioia 49 urteko auto-gidariak, eta lekuan bertan hil da.