Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tren bat errailetik irten da Zallan, lur-jausi baten ondorioz

Antza denez, luizi batek bagoi bati bultza egin dio eta trena errailetik atera da. Bagoian 20-30 bidaiari zihoazen, baina onik atera dira.

Renfeko tren bat (FEVE) errailetik atera da 20:25 aldera Zallan, Ertzaintzak eitb.eus-i jakitera eman dionez.

Antza denez, luizi batek bagoi bati bultza egin dio Ahedoko auzoan eta trena errailetik atera da. Bagoian 20-30 bidaiari zihoazen, baina onik atera dira.

Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina trena hustu behar izan dute. Guztira, 55 bidaiari zeramatzan trenak.

Trenen zirkulazioa eten behar izan dute; izan ere, lurrak trenbidea estali du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X