ONCEren kupoia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaian egokitu da 10 urterako hilean 2.000 euroko soldataren saria

Meatzaldean erori da saria (Trapagan, Gallartan, Zierbenan edo Muskizen).

ONCEren kupoiak 10 urterako hilean 2.000 euroko soldataren saria utzi du Bizkaian, Meatzaldean, maiatzaren 16ko zozketan.

Barakaldon saldu zuen kupoia, Maria Teresa Puente Viñe bertako saltzaileak; emakumeak adierazi duenez, Bizkaiko Meatzaldearen ibilbidea egiten duen ohiko bezero bati saldu zion kupoia.

Beraz, Trapagan, Gallartan, Zierbenan edo Muskizen egokitu da saria.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X