Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Europako Kontseiluan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ministroek EBko buruei bideratu diete errefuxiatuen gaineko erabakia

Gaurko bileraren ondoren, EBko Barne ministroek ez dute zehaztu errefuxiatuen banaketa egitea derrigorrezkoa izango ote den eta ez dute datu zehatzik eman, Europako Kontseiluak erabakiko du.
18:00 - 20:00
Akordiorik ez errefuxiatu kuotei buruz

Europar Batasuneko Barne ministroek Europar Batzordeak egindako proposamenaren inguruan lan egitea adostu dute, babes politikoa eskatu duten pertsonen banaketa zelan egingo den, ezta derrigorrezkoa izango ote den, zehaztu gabe, Europako Kontseiluari erabakia hartzea utzita.

"Lehen urratsa eman dugu Batzordearen immigrazio agendaren inguruan", esan du Angelino Alfano Italiako Barne ministroak. Gainera, Alfanok baieztatu egin du EBko estatuburuek eta gobernuburuek eztabaidatuko dituztela banaketaren nondik norakoak , ekainaren 25ean eta 26an, Bruselan.

Thomas de Maizière Alemaniako Barne ministroak, bestalde, baieztatu duenez, "oraindik ez dago erabakia hartuta, baina denok ados gaude denon artean bilatu behar dugula konponbidea".

De Maizièreren esanetan, bilera honen bidez ahalbidetu dute Batzordearen proposamenarekin ados ez dauden zenbait Estatuk euren iritzia ematea, esaterako, Espainiak, Portugalek eta Ekialdeko hainbatek. Gainera, posible izan da Alemania, Italia eta Frantziak iritziak amankomunean jartzea, baina asko dago zehazteke, esan dutenez.

Frantziako ministroaren arabera, garrantzitsua izango da operatibook EBren babesa izatea eta "elkartasuna-erantzukizunaren arteko oreka" lortzea.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X