Elur-jausia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniako bi mendizale eta Valentziako bat hil dira Kirgizistanen

Espedizioko gainerako kideak onik daude eta, orain, lanean ari dira hildako mendizaleen hilotzak berreskuratzeko.
Kirgizistanen hildako hiru mendizaleak.
Kirgizistanen hildako hiru mendizaleak.

Kataluniako bi eta Valentziako mendizale bat hil dira Kirgizistanen (Erdiko Asia) izandako elur-jausi batean, Kataluniako Txangozaleen Entitateen Federakundeak zabaldu duenez.

Hildakoak Alex V.C., 24 urtekoa, Ontinyenteko bizilaguna (Valentzia) eta Pallarseko Kirol Elkarteko kidea; Jose C.C., 24 urtekoa, Ripolleko (Girona) herritarra eta Gironako Txangozaleen eta Kirol Taldeko kidea eta, azkenik, Pol R.V. 18 urtekoa, tarragonarra, eta Colldejou Kataluniako Txangoen Promoziorako Elkarteko kidea.

Aipatutako iturrien arabera, elur-jausia atzo, igandea, gertatu zen 22:45ean (18:45ean hemen), horma bat eskalatzen ari zirela, Kirgizistanen. Herrialde menditsua da eta Txina, Kazakhstan, Tadjikistan eta Uzbekistan herrialdeak ditu inguruan.

Halaber, zehaztu dutenez, espedizioko gainerako kideak onik daude eta, orain, lanean ari dira hildako mendizaleen hilotzak berreskuratzeko.

Hamar lagun abiatu ziren guztira, ekainaren 16an, Bartzelonatik Biskek Kirgizistango hiriburura, eta uztailaren 15ean itzultzekoak ziren.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Panticosa mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jordi Richard mendiko gidaria, Panticosatik: “Azpiko geruza labankor dago, ez dago trinko, eta kontuz ibili beharra dago”

Azken urteotako negurik hotzena eta elurtsuena izatean ari da Aragoiko Pirinioetan eta arriskutsua izan daiteke mendian ibiltzea. Jordi Richard mendiko gidariarekin hitz egin du ETBk, Panticosan gertatu den ezbeharraren ondotik. Gaur bertan, Punta Escarrara igotzen ari zirela buelta ematea erabaki dutela kontatu du. Adi ibiltzeko eskatu du, oraindik ere elur jausiak gerta daitezkeelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X