San Joan gaua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi lagun zauritu dira Pasai San Pedron eta Zarautzen San Joan suan

Pasai San Pedron, sua piztean, eztanda izan zen eta sei lagun zauritu ziren. Zarautzen, bi gazte ospitaleratu behar izan zituzten, erredurak baitzituzten.
18:00 - 20:00
Leherketa ikusgarria Pasai San Pedroko San Joan suan

Sei lagun zauritu dira bart Pasai San Pedron (Gipuzkoa), San Joan gaueko sua piztean leherketa izanda, Udaltzaingoak jakitera eman duenez. Horrez gain, bi gazte ospitaleratu behar izan zituzten, Zarautzen erredurak egin ondoren.

Pasai San Pedroko istripua 22:10ean jazo zen. Lekukoek eitb.eus-i azaldutakoaren arabera, 200 bat pertsona bilduta zirenean, gizon bat sua pizten hasi zen, eta eztanda izan zen orduan. Eztandaren ondorioz, sei pertsona zauritu ziren; horietako bik erredura larriak dituzte.

Segur aski, sua pizteko erregai gehiegi bota zutelako izan zen leherketa.

Herritarrek Donostiako suhiltzaileak ohartarazi zituzten, baina azkenean ez zuten esku hartu behar izan.

Jaietako programa bertan behera utzi zuten, eztanda izan ostean.

Whatsapp bidez jasotako irudiak:

Zarautzen ere tentsio uneak izan ziren atzo, eta bi gazte ospitalera eraman behar izan zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X