Alerta laranja ezarri dute Euskadin asteartetik aurrera beroa dela eta
Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du muturreko tenperatura altuengatik Euskal Autonomia Erkidegoan astelehenerako eta alerta laranja aktibatuko du asteartean eta asteazkenean, 40 gradu baino gehiagoko tenperaturak izango direla ikusita. Gainera, Aemetek alerta laranja ezarri du Nafarroako Erriberan eta abisu horia Nafarroa erdialdean astelehenerako, eta alerta laranja Erriberan zein kantauriar isuarialdean eta abisu horia Nafarroa erdialdean astearterako.
Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez zabaldu duenez, astelehenerako oso tenperatura beroak espero dira Ebro inguruan eta trantsizioaren gunean, 35-36 graduko maximoekin. Hori dela eta, abisu horia ezarriko dute.
Asteartean, abisua alerta laranja bihurtuko da tenperatura are altuagoak espero dituztelako. Kostaldean, 19 graduko minimoak eta 37ko maximoak aurreikusi dituzte.
Kantauri barnealdean eta trantsizio gunean, tenperaturak 17 eta 40 artekoak izango dira, iragarpenaren arabera. Ebroren inguruan 18-40 artekoak espero dira.
Asteazkenean, halaber, alerta laranjak indarrean jarraituko du, 20 graduko minimoak eta 38ko maximoak aurreikusi dituztelako.
Kantauri barnealdean eta Ebron, 18-40 graduko tenperaturak izango omen dira. Trantsizio gunean, era berean, 17-39koak.
Bilboko Udalak behin-behineko iturriak jarriko ditu beroari aurre egiteko
Bilboko Udalak behin-behineko zortzi iturri berri jarriko ditu datozen egunetarako espero den beroa dela eta. Hiri osoan 419 iturri publiko daude eta Udalak sare hori indartuko du.
Hedabideetara bidalitako ohar batean, Bilboko Udalak adierazi du behar izanez gero behin-behineko iturri ipiniko dituela.
Albiste gehiago gizartea
Zizurko Mugimendu Feministak indarkeria matxistaren aurkako egiturazko neurriak eskatu ditu
Talde feministak elkarretaratzea deitu du Zizur Nagusian udalerriko emakume baten hilketa gaitzesteko. Berdintasun Ministerioak gaur baieztatu du genero indarkeria kasu bat dela.
Zikloturista bat harrapatu eta ihes egin zuen gidari bat atxilotu dute Erandion
Istripua eragin ondoren, ihes egin zuen eta ibilgailuari su ematen saiatu zen, atxiloketa oztopatzeko.
Williams anaiek ukatu egin dute "inolako deliturik egin izana" luxuzko auto bat erostean
Erosketarekin lotutako ustezko iruzur bati buruz Agoitzeko epaitegi batean jarritako salaketa asteazkenean zabaldu zuten hedabide batzuek, Iñaki Williams Athleticeko kapitainak ultraeskuinari buruz egindako adierazpenen biharamunean.
Tigre-eltxoek kutsatzen duten chikungunya gaitzaren kasu bat agertu da Lapurdin
Hendaian bizi den gizon bat da gaixoa. Azken 15 egunetan ez du bidaiatu eta, beraz, bertan kutsatu dela susmatzen dute. Ez dago larri. Hendaiako Udalak iragarri du desinfekzio lanak egingo dituela larunbat gauean. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kontrol neurriak areagotzeko eskatu die Bidasoaldeko udalei.

Zaramagak horma-irudi berri batekin gogoratuko du 1976ko martxoaren 3a
30 pertsonako artista taldea ari da Gasteizko auzo horretan zegoen aurreko murala ordezkatuko duen irudi berria prestatzen.
42 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari botilaz mehatxu egiteagatik
Biktimaren arabera, biek eztabaida izan zuten, haren etxebizitzan, eta elkarrekin borrokatu ziren. Gizonak mehatxu egin zuen eta liskarrak kalean jarraitu zuen, oinezko batzuek gizonari alde eginarazi zioten arte.

Berdintasun Ministerioak baieztatu du Zizur Nagusiko hilketa genero indarkeria kasu bat dela
Aldez aurretik ez zegoen indarkeriagatiko salaketarik ustezko erasotzailearen aurka. Espainiako Estatuan indarkeria matxistak aurten hildako emakumeak 23 dira dagoeneko, eta, guztira, 1.317 dira biktimak zenbatzen hasi zirenetik, 2003tik.
Sei haur gazatar artatuko dituzte Euskal Herriko ospitaleetan
Horietatik hiru Gurutzetako Ospitalera eramango dituzte, bi, Donostiako Ospitalera, eta seigarren bat Nafarroako Ospitalean artatuko dute. Zaragozako aireportu militarrera iritsiko dira arratsaldeko 18:00ak inguru, gaur goizean Jordaniako hiriburutik, Amanetik atera den hegaldi batean.
Amaitu egin da EuskarAbentura, Getxon, Euskal Herrian zehar hilabete eman ondoren
15 eta 17 urte bitarteko ehun gaztek baino gehiagok Euskal Herria oinez zeharkatu dute, euskararen erabilera sustatu, kultura ezagutu eta hizkuntzaren etorkizunarekin konprometitutako hiztun sarea eraikitzeko.
Jacob Elordi aktorearen aitona Ondarroatik Australiara joan zen, azukre-kanabera plantazioetan lan egiteko
1958 eta 1963 artean, Espainiako pasaportea zuten ia 8.000 langile Australiara joan ziren, azukre-kanaberaren plantazioetan lan egitera; 2.500, euskal herritarrak. Gaur egun, migratzaile haien ondorengoek eta harrezkero iritsitakoek komunitate sendoa osatzen dute Queenslanden. Joaquin Elordiren kasua da, Jacob Elordi aktore ospetsuaren aitona.