Tigre-eltxoek kutsatzen duten chikungunya gaitzaren kasu bat agertu da Lapurdin
Hendaian bizi den gizon bat da gaixoa. Azken 15 egunetan ez du bidaiatu eta, beraz, bertan kutsatu dela susmatzen dute. Ez dago larri. Hendaiako Udalak iragarri du desinfekzio lanak egingo dituela larunbat gauean. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kontrol neurriak areagotzeko eskatu die Bidasoaldeko udalei.
Tigre-eltxoek kutsatzen duten chikungunya gaitza agertu da Lapurdin. Gaixotu den gizona Hendaian bizi da. France Bleu hedabideak argitaratu duenez, ez du bidaiarik egin azken 15 egunetan, beraz, litekeena da Euskal Herrian bertan harrapatu izana. Lehen kasu autoktonoa izango litzateke, izatekotan.
Agintariek adierazi dute gizonaren osasun egoera ez dela larria.
Hendaiako Udalak bere webgunean iragarri duenez, lurraldeko Osasun Agentziak desinfekzio lanak egingo ditu larunbat gauean Hendaiako hainbat kale eta auzotan "dengea, chikungunya eta Zika gaixotasunen transmisio-arriskua mugatzeko helburuarekin".
Eusko Jaurlaritzak prebentzio neurriak areagotzea eskatu du
Hendaiako kasu autoktonoa ofizialki baieztatu ondoren, bai eta eremu berean balizko beste bi kasu ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak tigre-eltxoa (Aedes albopictus) kontrolatzeko neurriak areagotzeko eskatu die Bidasoaldeko udalei.
Hendaia Irun, Hondarribia, Donostia, Lezo, Pasaia, Oiartzun edo Errenteria bezalako udalerrietatik gertu dagoenez, herritarrak mugaz haraindi mugitu ohi direnez, eta orain inguru horretan udako jaiak eta ekitaldiak egiten direnez, Osasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi die udal horiei, gai horretan eskumenak dituztelako, prebentzio neurriak areagotu ditzaten, nahiz eta "egoerak ez duen alarmarik sortu behar".
Ildo horretan, Osasun Sailak informazio ohar bat igorri die Osakidetzako profesionalei, "zaintza klinikoa zorrozteko eta erne egoteko" eskatuz, chikungunyarekin bateragarriak diren sintomak agertzen direnean.
Chikungunya gaitza eltxoek transmititzen duten gaixotasun birikoa da. Hainbat sintoma ditu: sukarra, hotzikarak, zefalea eta abar. Alabaina, artikulazio eta muskuluetako mina da sintomarik ohikoena.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBek Kubari egiten dion "setioa" salatu dute Bilbon, Silvio Rodriguezen kontzertuaren aurretik
Manifestazioan parte hartu dutenek Kubako eta beste hainbat herri zapalduren banderak eraman dituzte. "Nazio Batuetan urtero giza eskubideen urraketa masiboa gaitzesten den arren, gobernu gehienak geldi daude" gaitzetsi dute. Protestak "Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat" kanpaina solidarioa babesteko ere balio izan du.
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaritza lanik, eta hala, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.
Logroñon desagertutako 83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Vianan
Hilotza Iruñeko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, autopsia egin diezaioten.
54 urteko motorzale bat hil da Gasteizen izandako istripu batean
Istripua AP-1etik N-622ra doan zatian gertatu da, Arabako hiriburuan. Larrialdi-zerbitzuak biktima suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Motozerra bat martxan zuela hainbat pertsonaren atzetik ibili den gizon bat atxilotu dute Getxon
Ustezko erasotzailea, polizia-aurrekariak dituena, arma zuri batekin zauritu dute atxilotu aurretik.
Hiru adingabe identifikatu dituzte Plentziako jaietan Ertzaintzari botilak jaurtitzeagatik
16 eta 17 urteko gazteek bi patruilari eraso zieten abuztuaren 29ko goizaldean, irain eta oihu artean.
Santurtziko gaztea bi ordu geroago eraman zuten ospitalera, eta ez zuten jakinarazi taser batekin atxiki zutela
Hala jasotzen du Osasun Sailak aurkeztutako kronologiak. Familiak salatu duenez, agenteek hasieratik jakinarazi izan balute taser-pistola bat erabili zutela hura mendean hartzeko, bestela artatuko zuketen.
Donostian perdigoi-tiroen ondorioz zauritutako gizon baten aurkako eraso arrazista salatu dute
Gizonak hiru jaurtigairen kolpea jaso zuen aurpegian eta bizkarrean. Harrera Sarearen arabera, "hilabete gutxiren buruan etorkin bati egin zaion horrelako bigarren erasoa da".