Williams anaiek ukatu egin dute "inolako deliturik egin izana" luxuzko auto bat erostean
Erosketarekin lotutako ustezko iruzur bati buruz Agoitzeko epaitegi batean jarritako salaketa asteazkenean zabaldu zuten hedabide batzuek, Iñaki Williams Athleticeko kapitainak ultraeskuinari buruz egindako adierazpenen biharamunean.
Iñaki eta Nico Williams anaiek, Athletic Clubeko jokalariek, ohar bateratu bat igorri dute bien aurkako salaketa bat dagoela baieztatzeko, baina luxuzko auto bat erostean "deliturik egin izana" ukatu dute.
Erosketarekin lotutako ustezko iruzur baten harira Agoitzeko (Nafarroa) epaitegi batean jarritako salaketa atzo, asteazkena, argitaratu zuten hedabide batzuek, Iñaki Williams kapitain zuri-gorriak komunikabideen aurrean ultraeskuinaren inguruan egindako adierazpenen biharamunean. Jokalariak adierazi zuenez, "Ultraeskuina modan dagoela dirudien honetan, ahotsa dugunok lanean, erantzuten eta hesiak botatzen jarraituko dugu".
Denboraldi honetan Athleticen historiako lehen kapitain beltza izango denak asteartean prentsaurrekoan azpimarratu zuenez, futbolak ematen dien oihartzunak aukera ematen die bizimodu hobe baten bila datozen pertsonek "hemen" egiten dutena azaltzeko. Vox alderdiak eta ultraeskuineko beste eragile batzuek berehala erantzun zioten futbolariari.
Hainbat komunikabidek azken orduetan argitaratu dutenez, Williamstarrak salatuak izan dira eta luxuzko auto bat ordaindu barik bereganatu izana leporatu diete. Auto horrek 79.000 euroko balioa du.
Informazio horien arabera, Omnigestion 24 SLU auto salerosketako enpresak aurkeztu du salaketa, eta, horren arabera, Williamstarrek bitartekari bat erabili zuten ibilgailua lortzeko.
"Komunikabideen bidez jakin ondoren gure aurkako salaketa bat egon daitekeela, behin informazioa lortuta, egiarekin bat ez datozen gertakarietan oinarritutako salaketa bat aurkeztu dela baieztatu dezakegu", nabarmendu dute futbolariek euren sare sozialetan argitaratutako oharrean.
"Egoera horren aurrean, erabat ukatzen dugu deliturik egin izana. Ez dago jokabide penalak egozteko oinarri faktikorik, ezta juridikorik ere", gaineratu dute, eta nabarmendu dute salaketak "nahita ezkutatzen eta desitxuratzen duela benetan gertatutakoa".
Williams anaiak
Argi dago funtsik gabeko salaketa honen helburua gure irudi pertsonal eta profesionalari kalte egitea dela, bidezkoa ez den beste ordainketa bat egitera behartzeko asmoz
"Argi dago funtsik gabeko salaketa honen helburua gure irudi pertsonal eta profesionalari kalte egitea dela, bidezkoa ez den beste ordainketa bat egitera behartzeko asmoz. Espainiako sistema judizialean konfiantza osoa dugu, eta gertakariak argitzen lagunduko dugu", azaldu dute.
Iñakik eta Nicok adierazi dute "oso lasai" daudela, "ez dutelako legez kontrako ezer egin, ezta orain arte euren bizitza gidatu dituzten balioen aurkakorik ere, arlo pertsonalean zein profesionalean".
"Guztia argitzen denean, neurriak hartuko ditugu salaketa faltsua jarri diguten guztien aurrean eta gure irudia eta ohorea kaltetzeko informazio hori erabili dutenen aurrean", erantsi dute oharrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparralde, abisu horian
Arratsaldean bero hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean.
Auto-ilarak AP-8an, Irunen, eta A-8an, Ortuella eta Abanto artean
Zirkulazioa hainbat puntutan dago baldintzatuta: Iruneko bidesariaren parean, Bilborako noranzkoan, sei kilometroko auto-ilarak daude.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.
Elkanok munduari buelta eman eta jaioterrira itzuli zen unea antzeztu dute Getarian
Aurten, lehen aldiz, Mikel Larrañagak egin du Elkanoren papera, eta Saioa Etxeberria izan da tripulatzaile modura irten den lehen emakumea. Lau urterik behin ospatzen du Getariak Elkanoren iritsiera, munduari bira eman ostean.
Alejandrak 2.000 euro galdu ditu Bilboko etxebizitza baten alokairuaren iruzurrean
Kaltetuak salatu duenez, 2.000 euroko iruzurra egin diote hainbat pertsonari aldi berean eskainitako etxebizitza bat alokatzeagatik. Iruzurrez galdutako dirua eta beste bizitoki bat alokatzeko erabili beharrekoa gehituta, galerak 4.000 eurokoak direla azaldu du.
Iraulitako kamioi batek 31 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Baiona inguruan
22:00etatik aurrera, A-63 errepidea erabat itxita egongo da 3 orduz, gutxi gorabehera, ibilgailua erretiratzeko.
Gutxienez 12 salaketa aurkeztu dituzte Bilbon etxebizitza turistiko bat alokatuta iruzurra egin zuen gizonaren aurka
EITBk biktimetako biren testigantzak jaso ditu. Iruzurgileak Airbnb bidez alokatu zuen pisua, hiru egunez. Ordu gutxi batzuetan, benetako jabeak ezer jakin gabe, dozena bat pertsonari alokatu zien. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gizona harrapatu eta biktimek galdutako dirua berreskura dezaten.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik irtenarazi dituzte bart, gas-ihes bat dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu bata arte ezin izan dute etxera itzuli.
Espainiak eskatutakoari entzungor eginez, Schengen berrezartzeari ezetz esan dio Italiak
Ceutan piztutako krisiaren harira, Schengen akordioa eten eta mugetan kontrolak egiteari ekin zion abuztuaren 1ean Meloniren gobernuak. Espainiako Gobernuak igandera arteko epea eman dio Italiakoari neurria bertan behera uzteko, baina Meloniren gobernuak lehengo lepotik du burua: "Abuztuaren 15etik aurrera aztertuko dugu gaia".