Beroaldiei aurre egiteko gomendioak
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak hainbat gomendio eta jarraibideren berri eman du, tenperatura handien kasuan aintzat hartzeko.
Hala, ohi baino likido gehiago edatea eskatu du, batik bat, ura. "Ez itxaron egarri izan arte edateko; saihestu kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak".
Jaurlaritzak, zabaldutako ohar baten bidez, zenbait eskakizun egin ditu, elikadurari dagokionez, janari arinak hartzeko deia egin du (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, frutak...). Gainera, kafeina, alkohola edota azukre asko duten edariak ekiditea eskatu du.
Etxean, leihoak ixteko eta eguzkiak jotzen dituen leihoen pertsianak jaisteko gomendio egin du. Era berean, "aprobetxatu bero txikiagoko uneak etxea aireztatzeko eta freskatzeko", dio Jaurlaritzak.
Arropari dagokionez, arropa zabala, arina eta kolore argikoa erabiltzea eskatu du, oinetako eroso eta freskoarekin.
Jarraibide orokorrak badira ere, kontuan hartu beharrekoak dira, esaterako, "oso bero bazara, dutxatu edo bainua hartu ur hotzarekin". "Bero handieneko orduetan, ez atera kalera, beharrezkoa ez bada" eta, beharrezkoa izatekotan, burua estaltzea, betaurrekoak erabiltzea eta itzaletan egotea eskatu du.
Horren gain, "ariketa fisiko bizirik eta luzerik" ez egiteko deia luzatu du, bero handieneko orduetan. Horren ildotik, aparkatutako eta itxitako auto batean, itzaletan badago ere, inoiz ez geratzea, eta inor ez uztea nabarmendu du.
Aurretik aipatutakoaz aparte, "umetxoei eta haurrei, adinekoei eta beroa eta hidrataziorik eza direla-eta larri daitezkeen gaixotasunak dituzten pertsonei, esaterako bihotzeko gaixotasunak dituztenei" arreta berezia ipintzeko eskatu du.
"Adinekoek, batik bat bakarrik bizi direnek edo mendekoek, zailtasunak izan ditzakete babes-neurriak hartzeko; hortaz, senideren batek egunean behin bisitatu beharko lituzke gutxienez, edo, bestela, lagunen edo bizilagunen batek, edo gizarte-zerbitzuen laguntza eskatu", azpimarratu du.
Bestalde, botikak toki fresko batean gordetzea eskatu du, "beroak horien osaera eta eragina honda baitezakete".
Beroak jota egonez gero, gomendioak
Beroaldi batean, beroak jotzekotan, hauek dira eraginetako batzuk: zorabioak, ahultasuna, nekea eta goragalea. Intsolazioa ere bero handiari lotuta dago, eta azal gorritu, bero eta lehorra, pultsu azkarra eta buruko min handia dira sintomak".
"Halakorik izanez gero -dio oharrak- jarri toki fresko batean, burua estalita, jarri konpresa busti eta hotzak besapean, eta edan ura gatz eta bikarbonatoarekin".
Arrisku-taldeak, bereziki zaindu beharrekoak
Badago bero handiaren ondorioak bereziki pairatzen dituzten pertsonek, esaterako: "haurrak (4 urtetik beherakoak eta, batez ere, bularreko haurrak); adinekoak (65 urtetik gorakoak eta, bereziki, 80 urtetik gorakoak); hainbat patologia dituzten gaixo kronikoak (kardiobaskularrak, arnasketakoak, diabetesa, giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa, dementzia, obesitate larria) eta mediku-tratamenduan daudenak (diuretikoak, neuroleptikoak, antikolinergikoak eta lasaigarriak)".
Azkenik, kalean ariketa bizia egiten dutenek, bai lanean, bai aisialdian, eta gizarte-bazterkeria pairatzen dutenek ere saihestu behar dituzte beroaren ondorio kaltegarriak.
Albiste gehiago gizartea
Zizurko Mugimendu Feministak indarkeria matxistaren aurkako egiturazko neurriak eskatu ditu
Talde feministak elkarretaratzea deitu du Zizur Nagusian udalerriko emakume baten hilketa gaitzesteko. Berdintasun Ministerioak gaur baieztatu du genero indarkeria kasu bat dela.
Zikloturista bat harrapatu eta ihes egin zuen gidari bat atxilotu dute Erandion
Istripua eragin ondoren, ihes egin zuen eta ibilgailuari su ematen saiatu zen, atxiloketa oztopatzeko.
Williams anaiek ukatu egin dute "inolako deliturik egin izana" luxuzko auto bat erostean
Erosketarekin lotutako ustezko iruzur bati buruz Agoitzeko epaitegi batean jarritako salaketa asteazkenean zabaldu zuten hedabide batzuek, Iñaki Williams Athleticeko kapitainak ultraeskuinari buruz egindako adierazpenen biharamunean.
Tigre-eltxoek kutsatzen duten chikungunya gaitzaren kasu bat agertu da Lapurdin
Hendaian bizi den gizon bat da gaixoa. Azken 15 egunetan ez du bidaiatu eta, beraz, bertan kutsatu dela susmatzen dute. Ez dago larri. Hendaiako Udalak iragarri du desinfekzio lanak egingo dituela larunbat gauean. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kontrol neurriak areagotzeko eskatu die Bidasoaldeko udalei.

Zaramagak horma-irudi berri batekin gogoratuko du 1976ko martxoaren 3a
30 pertsonako artista taldea ari da Gasteizko auzo horretan zegoen aurreko murala ordezkatuko duen irudi berria prestatzen.
42 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari botilaz mehatxu egiteagatik
Biktimaren arabera, biek eztabaida izan zuten, haren etxebizitzan, eta elkarrekin borrokatu ziren. Gizonak mehatxu egin zuen eta liskarrak kalean jarraitu zuen, oinezko batzuek gizonari alde eginarazi zioten arte.

Berdintasun Ministerioak baieztatu du Zizur Nagusiko hilketa genero indarkeria kasu bat dela
Aldez aurretik ez zegoen indarkeriagatiko salaketarik ustezko erasotzailearen aurka. Espainiako Estatuan indarkeria matxistak aurten hildako emakumeak 23 dira dagoeneko, eta, guztira, 1.317 dira biktimak zenbatzen hasi zirenetik, 2003tik.
Sei haur gazatar artatuko dituzte Euskal Herriko ospitaleetan
Horietatik hiru Gurutzetako Ospitalera eramango dituzte, bi, Donostiako Ospitalera, eta seigarren bat Nafarroako Ospitalean artatuko dute. Zaragozako aireportu militarrera iritsiko dira arratsaldeko 18:00ak inguru, gaur goizean Jordaniako hiriburutik, Amanetik atera den hegaldi batean.
Amaitu egin da EuskarAbentura, Getxon, Euskal Herrian zehar hilabete eman ondoren
15 eta 17 urte bitarteko ehun gaztek baino gehiagok Euskal Herria oinez zeharkatu dute, euskararen erabilera sustatu, kultura ezagutu eta hizkuntzaren etorkizunarekin konprometitutako hiztun sarea eraikitzeko.
Jacob Elordi aktorearen aitona Ondarroatik Australiara joan zen, azukre-kanabera plantazioetan lan egiteko
1958 eta 1963 artean, Espainiako pasaportea zuten ia 8.000 langile Australiara joan ziren, azukre-kanaberaren plantazioetan lan egitera; 2.500, euskal herritarrak. Gaur egun, migratzaile haien ondorengoek eta harrezkero iritsitakoek komunitate sendoa osatzen dute Queenslanden. Joaquin Elordiren kasua da, Jacob Elordi aktore ospetsuaren aitona.