Araban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motozale bat hil da Legution

Dirudienez, motorra A-2620 errepidetik atera da, Legutio parean, eta gidaria hil egin da.

Motozale bat hil da igande honetan Legution (Araba) izandako istripu batean, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 20:15ean jazo da. Dirudienez, motorra A-2620 errepidetik atera da, Legutio parean, eta gidaria hil egin da.

Larrialdietarako zerbitzuak bertaratu dira, baina motozalearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X