Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pistola bat lapurtu dute Ertzaintzaren furgoneta batetik, Araban

Gertakaria Garaioko Parkean jazo da ostegun honetan, Uribarri Ganboako urtegian.

Ertzaintzaren pistoletako bat lapurtu dute, ostegun honetan, furgoneta bateko leihatila apurtu eta barrura sartuta. Ibilgailua Garaioko Parkean zegoen aparkatuta. Furgonetak ez zuen polizia-bereizgarririk, eta lapurreta egin zutenean hutsik zegoen, Ertzaintzak Europa Pressi jakinarazi dionez.

Gertakaria ostegun honetako arratsaldean jazo zen, Garaioko Parkean, Arabako Uribarri Ganboako urtegitik gertu. Ezezagun batek edo batzuek leihatilako kristala apurtu eta furgonetan ziren; poltsa bat hartu zuten, tartean pistola bat.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X