Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Jazoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagun bat zauritu da Ondarroan sukalde batean piztutako sute batean

Kea arnasteagatik zauritutako laguna udalerri horretako osasun-zentrora eraman dute, anbulantziaz. Jazoera Kamiñazpi kaleko etxebizitza batean gertatu da.

Lagun bat zauritu da Ondarroan (Bizkaia) etxebizitza bateko sukaldean piztutako sute batengatik, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gertaera 13:40ak aldera jazo da, Kamiñazpi kalean kokatutako etxebizitza batean. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta hainbat minutu geroago, suhiltzaileek sugarrak itzali dituzte.

Hala eta guztiz ere, kea arnasteagatik zauritutako laguna udalerri horretako osasun-zentrora eraman dute, anbulantziaz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X