Estatuko Loteriak eta Apustuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteiztar batek 175.991 euro irabazi ditu Primitivaren zozketan

Martxoaren 22an Bonolotoak 5,4 milioi euro utzi zituen Gasteizen.

Gasteiztar batek 175.991 euroko saria irabazi du atzo egin zen Primitivaren zozketan, bigarren mailako txartel batekin. (5+0). Gasteizko Dato kalean dagoen 4. loteria-administrazioan (4. zenbakiduna) zigilatu zuen txartela. Primitivaren Sari Potoloaren atzoko zozketan ez zen lehen mailako saridunik egon. (5+1).

Joan den abuztuaren 10ean beste gasteiztar batek 234.334 euro irabazi zituen Bonolotoaren zozketan. Sari hori Araban aurten eman den bigarren  nagusiena izan zen, Primitivak, martxoaren 22an, banatu zuen 5,4 milioiko sariaren atzetik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X