Donostia hizpide
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amantala jantzi eta euskal sukaldaritzan murgildu da Telegraph

Xanthe Clay zutabegileak Donostia bisitatu du; pintxoak jateaz gain, gure gastronomiaren sekretuak barru barrutik ezagutu nahi izan ditu, sukaldera ere sartuta.
MAM-eko argazkia: pintxos_
MAM-eko argazkia: pintxos_

Donostia gastronomiaren gunea al da sukaldaritza zaleentzat? Ideia horren inguruan aritu da Xanthe Clay Telegraph egunkariko gastronomia zutabegilea bere azken artikuluan.

Bertan azpimarratu duenez, Gipuzkoako hiriburua da mundu mailan per capita Michelin izar gehien dituen lurraldea; horrez gain, eta hau ez da berria nazioarteko argitalpenetan, pintxoen eta horiek jakiteko tabernen kalitatea aipatu du. Zalantzarik ez dago euskal sukaldaritzak lekua lortu duela nazioarteko prentsan, eta asko direla gure gastronomia jorratu dutenak.

Hala, New York Times egunkariak txakolina izan du hizpide, eta Hondarribiko gastronomia goraipatu du. Donostian bertan, abuztuak 31 kalea aipatu izan dute mundu mailako onenen artean. Orain, baina, pausu bat haratago doa tendentzia, eta gurera datozen profesionalek ez dute bakarrik eskaintza dastatu nahi. Telegraphek berak, adibidez, amantala jantzi du gure gastronomia barru barrutik ezagutzeko.

Horretarako, Xanthe Clay zutabegileak San Sebastian Food egitasmora jo du. Maria Cristian hotel ezagunean dago kokatuta, eta, besteak beste, dastatze-klub batean parte hartu eta sukaldaritza ikastaroak egiteko aukera eskaintzen du. Sei urte daramatzate lan horretan, eta, bertatik azaldu digutenez, interesa piztu du gastronomia munduko blogero eta kazetarien artean.

Clayk bere artikuluan azaltzen duenez, Bretxa azokan hasten da bista. Bertan, Getariako tomateak eta Tolosako babarrunak ezagutzeko aukera dute, ''hiru aldiz garestiagoak baina, behin sukaldatuta, burdeos kolore bereziekin''. Harakinekin eta arrain-saltzaileekin hartu-emanak izan zituen bisitan; besteak beste, kokotxak zer diren ikasi zuen, eta ''zaporik onenak arrosa kolore zurbila'' duela.

Sukaldera itzulita, menua egitea zen hurrengo erronka: zainzuriak, haragia, txipiroiak eta pantxineta. ''Kipula eta piper berde eta gorria moztu genituen, ikurrinaren koloreekin ongailua sortuta horrela'', azaltzen du.

Azkenik, mahaian eseri eta egindako probatzea zen saria. ''Jan-edanaz gain, beharbada, garrantzitsuena ere egin genuen: hitz egin'', azpimarratu du Clayk. Gidak azaldu zienez, gastronomiarekiko lotura ez baita bakarrik jatetxeetara joatea: ''Sozializatzeko modu bat da''.

modu bat da''.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X