Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Primitivaren zozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Primitivaren zozketak lehen mailako irabazle bat utzi du Arrasaten

Sei zenbaki igarri dituen txartelak 2.243.955,40 euroko saria eman du.

Larunbat honetan egindako Primitivaren zozketan lehen mailako irabazle bat egon da. Irabazle horrek Arrasaten zigilatu zuen zuen txartela.

Sei zenbaki igarri dituen txartel horren bidez irabazleak 2.243.955,40 euro poltsikoratuko ditu.

Ez da kategoria bereziko saririk irabazi duen txartelik. Hori horrela izanik, Primitivaren hurrengo zozketan kategoria bereziko irabazle bakarrak 97.000.000,00 euro eskuratzeko aukera izango du.

kera izango du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X