Izendapen askea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ernek 15 agente 'entxufatzea' leporatu dio Segurtasun Sailari

Datorren asteartean, Ertzaintzaren negoziazio-mahaia bilduko den egunean, Erandioko polizia-etxearen aurrean kontzentratuko dira.
Ertzaintza agenteak ertzainak. EFE
Ertzaintza agenteak ertzainak. EFE

Erne Ertzaintzaren sindikatuak sindikatuen artean konplizeak bilatzea leporatu dio Segurtasun Sailari, "izendapen askeko sistemaren bidez berriro ere hamabost agente entxufatzeko".

Datorren urriaren 6an, asteartea, Segurtasun Sailak Ertzaintzaren negoziazio-mahaia deitu du berriro. Lanpostuen Zerrendaren (LPZ) aldaketa egongo da jorratuko diren gaien artean.

Sindikatuaren arabera, Lanpostuen Zerrendaren aldaketa horretan "zerbitzu-betekizun berriak bilatzeko amuarekin hamabost agente gehiago entxufatu nahi dituzte, izendapen askeko sistemaren bidez".

"Modu horretan, agente horiek 25 urte baino gehiagoko eskarmentua eta ibilbide profesional zabala duten Ertzainak gainetik pasatuko dituzte; horrela, gainera, euren etxebizitzatik hurbilago dagoen plazetatik aldenduko dituzte, zuzendariaren lagunen onurarako. Orain dela hilabete baino gutxiago epai batek izendapen askeko prozedurak legez kanpokoak zirela esan arrean, zuzendaria beste saiakera bat egiten ari da", gaineratu du sindikatuak.

Horregatik guztiagatik, datorren asteartean, Ertzaintzaren negoziazio-mahaia bilduko den egunean, Erandioko polizia-etxearen aurrean kontzentratuko da Erne.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X