2014ko urtarrilean desagertua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Borja Lazaroren ama: 'Kolonbiako diplomaziak ez digu babesik eman'

Kolonbian desagertutako Gasteizko argazkilariaren amak nabarmendu duenez, jaso duten "babesa oso urria da, beti guk eskatuta". Familia Bruselan dago gaur, auziaz hitz egiteko.
2014ko urtarrilaren 8koa da Lazaroren azken argazkia. EiTB
2014ko urtarrilaren 8koa da Lazaroren azken argazkia. EiTB

Ana Herrero Borja Lazaro Kolonbian 2014ko urtarrilaren 8an desagertutako Gasteizko argazkilariaren amak egindako salaketaren arabera, Hego Amerikako herrialdean Espainiak dituen ordezkari diplomatikoek ez diete babesik eman, eta ez dute ia berbarik egin familiarekin. Hori gorabehera, itxaropena ez dutela galduko azpimarratu du.

Radio Euskadiri Bruselatik eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, duela urtebete hitz egin zuten azkenekoz Espainiako diplomaziako kideekin. Horren esanetan, elkarrekin mintzatu diren une bakan horietan, "familiak eskatuta" egin dute, "inoiz ez haien ekimenez". Horren hitzetan, semea "Amerikako herri batean desagertu zen, eta herri horretan espainiarrak ordezkatzen dituzten erakundeak badaudela pentsatu behar da". Hori horrela, "benetan  ordezkatzeko" deia egin diete agintarioi, eta semea bilatzen laguntzeko eskatu diete.

Argazkilaria desagertu zenetik, "babesa oso urria" izan dela adierazi du amak, eta gaur Europako Parlamentuan Izaskun Bilbao EAJren europarlamentariak desagertuen inguruan antolatutako jardunaldia aipatu du adibide urri horien artean.

Ana Herreroren arabera, auziaz hitz egiteko deitzen dieten bakoitzean joaten dira halakoetan parte hartzera, "bizirik mantendu nahi dugulako eta ez dugulako itaropena galdu nahi". Hala, Gasteizko argazkilariaren familia Bruselan dago gaur, auziaz hitz egiteko eta, Hodei Egiluzen senideekin batera, desagertutakoen aurrean "erantzun bateratua" eskatzeko Europako agintariei.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X