Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi urteko haur bat hil da Rosesen, balkoi batetik behera erorita

09:00etan jazo da ezbeharra, Roseseko hotel batean. Hirugarren solairuko logela bateko balkoian zegoen mahai gainera igo da bi urteko umea, eta, nola ez dakitela, behera erori da.

Bi urteko ume bat hil da Rosesen (Girona), hotel bateko balkoitik behera amilduta.Frantziako herritarrak diren gurasoekin batera zegoen umea, Mossoek jakinarazi dutenez.

09:00etan izan da ezbeharra; haurra hirugarren solairuan dagoen logelako mahai baten gainera igo da, eta, nola ez dakitela, behera erori da. Mossoak, Generalitateko suhiltzaileak eta Larrialdietako Zerbitzuetako beharginak gertakariaren tokira bertaratu dira, baina ordurako umea hilotz zegoen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X