Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.
Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko duela iragarri du, gaur egun EAEn dauden konfesio nagusien ordezkariak batuko dituena. Erlijioen eta kulturen arteko bizikidetza sustatzea izango du helburu “aniztasun erlijiosoa eta haren adierazpen guztien eskubide eta betebeharrekiko errespetua” oinarri hartuta eta laikotasun kooperatiboaren printzipioak gidatuta.
Nerea Melgosa sailburuak azaldu duenez, Euskadiko Erlijioen Kontseiluaren erregulazioa “aste gutxi barru onartuko da Gobernu Kontseiluan, eta udaberri honetan bertan egingo du lehen bilera”.
Kontsulta-organo hori erlijio- eta kultu-askatasunerako ekimen eta erabakietarako esparru formala izango da, aholkularitza teknikoa emateko eta erlijio-aniztasunarekin lotutako politika publikoak diseinatzen parte hartzeko.
Halaber, erlijio-errealitateen berri izateko eta gatazka-egoerei aurre hartzeko eredu proaktiboa izango du kontseiluak, tentsioak eragin ditzaketen egoerak aurreikusi eta erantzun erreaktiboak edo gorroto-diskurtsoen sozializazioa saihesteko.
Ekintza-neurri zehatzak
Helburu horiekin guztiekin, Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasun Zuzendaritzak, Ellacuria Zentroaren aholkularitzarekin (erlijio-aniztasunean aditua den erakundea), Ekintza Plana diseinatu du datozen lau urteetarako (2026-2029).
Jarduera ildo zehatzak biltzen ditu planak, hala nola hilerriak eta erritoak konfesio desberdinetara egokitzeko ehorzketa arloko plangintza autonomikoa, eta gurtza zentroen hirigintza antolamendurako arau espezifiko bat sortzea ere. Era berean, Euskadin dauden konfesio guztietako jaiegunen egutegi bat egiteko ere lan egingo da.
Planak, gainera, erlijio minoritarioei eta, oro har, erlijio-aniztasunari buruz dauden estereotipoak eta aurreiritziak saihesteko estrategia bat lantzea aurreikusten du.
Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartzen du, halaber, zentro publikoetan, hala nola ospitaleetan, egoitzetan eta harrera-zentroetan, erlijio-elikadurari buruzko arauetara egokitutako menuen eskaintza bermatzeko.
Azkenik, Eusko Jaurlaritzak erakunde erlijiosoekin dituen harremanetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-irizpideak txertatzea bilatuko da, batez ere dirulaguntzen prozesuetan eta ordezkaritza instituzionaleko guneetan.
EAEko erakunde publikoen (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udalak) eta erkidegoan dauden erlijio-konfesioen arteko elkarrizketarako eta lankidetzarako gune egonkor izan asmo du Kontseiluak.
Zehazki, zortzi erlijiok hartuko dute parte, errotze nabarmendunekotzat izendatutakoak: budismoa, islama, katolizismoa, ebanjelismoa, Eliza ortodoxo errumaniarra, bahaimoa, azken egunetako santuen Jesukristoren Eliza eta Jehovaren lekukoak. Gainera, gutxiengo diren beste erlijio batzuek eta erlijioen arteko elkarrizketa sustatzen duten erakundeek ere parte hartu ahal izango dute.
Erlijioen argazkia Euskadin
Espainiako Estatuko Erlijioari eta Sinesmenei buruzko Barometroak emandako datuen arabera, 2025ean, euskal biztanleriaren gehiengoak (% 53) dio ez duela inongo erlijio sinesmenik, eta % 42k sinesmen erlijiosoak dituztela aitortzen dute. Erlijioren bateko kide direnen artean, atxikipen katolikoa da nagusi (% 34).
Gaur egun, Euskadiko Erlijioen Maparen arabera, biztanleen % 6-7 katolizismoa ez den beste konfesio batzuetakoak dira. Esaterako, biztanleen % 4,0 musulmanak dira, ebanjelistak % 1,1 eta ortodoxoak % 1,0. Aniztasun hori gurtza lekuen mapan ere adierazten da; 2024an 300 baino gehiago zeuden aktibo, Eliza Katolikoarenak kontuan hartu gabe. Horietatik 147 ziren espazio ebanjelikoak, eta 83 musulmanen gurtza lekuak.
Aniztasun horren zati bat azkenaldiko migrazio-fluxuekin lotzen bada ere, ezin da ikuspegi horretatik soilik ulertu. Eusko Jaurlaritzaren arabera, jatorri atzerritarreko pertsonen artean badira erlijio minoritarioetakoak, bai eta erlijio nagusien jarraitzaileak ere; % 42,9 katolikoak dira, % 17,9 musulmanak, %9,8 ebanjelikoak eta % 8,4 ortodoxoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.
Imsersok iazko formula bera erabiliko du 2026-2027 denboraldian: bidaiak 50 eurotan eta maskotarekin bidaiatzeko aukera
Ia 900.000 plaza eskainiko dira orotara, eta horietatik 7.400 baliabide gutxien dituzten pentsiodunentzat erreserbatu dira, 50 euroko prezioan. Bidaiak irailaren 14tik 15era bitartean merkaturatuko dira.
Iruñeko Udaltzaingoaren ustez, gidariak giza akats bat egin zuen Nabarreriako kamioiaren istripuan
Gidaria ibilgailutik jaitsi zen kamioia itopuntuan zuela eta esku-balazta aktibatu gabe, Iruñeko Udaltzaingoak epaitegira bidalitako atestatuaren arabera. Hasiera batean balaztari eragin ziola ziurtatu zuen, baina gero adierazi zuen ez zuela argi gogoratzen.
Hil egin da Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatutako mutiko bizkaitarra
Ezbeharra pasa den larunbatean gertatu zen, eta, harrezkero, Gurutzetako ospitalean egon da larri.
Zuzenean: Balearen Desfilea
Balearen desfileak kolorez jantziko du Bilbo. Gaztetxoenei zuzendutako ekitaldiak hiriko kaleak zeharkatuko ditu milaka lagunek lagunduta.
Ur murrizketak Arabako hainbat herritan, lehorteak eta eskasiak eraginda
Arabako Ur Partzuergoak ur murrizketak ezarri ditu Agurain edo Alegria-Dulantzi bezalako udalerrietan. Zuian, berriz, ura zisterna-kamioietan eramaten hasi dira hornidura bermatzeko.
Zuzenean: Bilboko Aste Nagusiko txupinazoa
Bilbok bere jaiei hasiera emango die: txupinaren burrunbarekin, bilbotarrek zazpi jai-egun dituzte aurretik Aste Nagusiaz gozatzeko.
Euria lagun, Rigloseko sutea mendean hartzea lortu dute
Baso-sutearen bilakaera ona dela eta, gaur hasiko dira 19 herrigunetatik ebakuatutako bizilagunak (1.000 baino gehiago) beren etxeetara itzultzen.
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.