GERTAKARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurkitu egin dute Ortuellan desagertutako 86 urteko gizonezkoa

Ortuellan bertan agertu da, meatze-zona batean, eta ospitalera eraman dute. Alzheimerra du gizonak, eta atzo arratsaldetik falta zen.

Aurkitu egin dute Ortuellan desagertutako 86 urteko gizona, Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionez. Zehazki, Ortuellako Cadegal meatze-zonan aurkitu dute. Ondoren, Gurutzetako ospitalera eraman dute, hipotermia sintomak baitzituen.

Atzo arratsaldean, 15:00ak inguruan, atera zen gizona etxetik, eta ez zen itzuli, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Etxeratzen ez zela ikusita, haren senideek eman zioten abisua Ertzaintzari.

Gurutze Gorriko, DYAko eta Babes Zibileko kideak ere aritu dira, Ertzaintzaren batera, bilaketa lanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X