Vatikanoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arizmendiarrietaren 'bertute heroikoak' aitortu ditu aita santuak

Beatifikaziorako lehen pausoa da.
Frantzisko aita santua artxiboko irudi batean: EFE
Frantzisko aita santua artxiboko irudi batean: EFE

Jose Maria Arizmendiarrieta euskal kooperatibismoaren aitatzat jo izan denaren "bertute heroikoak" aitortu ditu Frantzisko aita santuak, Vatikanoak ohar bidez jakinarazi duenez. Aipaturikoa beatifikaziorako lehen pausoa da.

Astelehenean ospaturiko audientzian onartu zituen bertute horiek aitortzen dituen dekretua.

Santutasuna lortzeko bidea luzea da. Lehenik eta behin, pertsona baten "bertute heroikoak" aitortu behar ditu aita santuak, eta, horren ondotik, "Jainkoaren Mirabe Beneragarri" bihurtzen da.

Hurrengo pausoak beatifikazioa eta kanonizazioa dira.

Norbait beatifikatzeko beharrezkoa da haren bitartekaritzari esker mirari bat gertatzea. Bestalde, kanonizatzeko, ezinbestekoa da beato izendatu ondoren bigarren mirari bat egitea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X