Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Neska gazte bat hil da autoarekin kamioi bat jota, Legution

Biktima Amorebieta-Etxanoko bizilaguna da eta 18 urte zituen. Ezbeharraren ondorioz errepidea zenbait orduz itxi egin behar izan dute.
18:00 - 20:00
Pertsona bat hil da Legution, auto eta kamioi baten arteko talkan

Neska gazte bat hil da gaur eguerdian autoarekin kamioi bat jota Legution (Araba), Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Biktima Amorebieta-Etxanoko bizilaguna da eta 18 urte zituen, EFE albiste-agentziak Ertzaintzaren iturriak aipatuta zabaldu duenez.

12:30 aldera gertatu da istripua, eta turismoaren gidaria ibilgailuan harrapatuta geratuta hil da. Suhiltzaileak bertaratu behar izan dira hilotza atera ahal izateko.

Ezbeharraren ondorioz itxi egin behar izan dute Bilbo eta Gasteiz Barazargo mendatetik lotzen dituen errepidea. Bidea 15:55 arte egon da itxita, eta ordura arte, zirkulazioa A-632 errepidetik bideratu dute, Otxandio aldera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X