Albiste da
THE NEW YORK TIMES
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostia, 'The New York Times'-ek gomendatutako hiri onenen artean

Egunkari estatubatuar sonatuak 2016an bisitatzeko 52 leku turistiko onenen zerrenda kaleratu du gaur, eta Gipuzkoako hiriburua 17. lekuan ageri da.
Donostia 2016 Tabakalera Asier Elorza
Besteak beste, Donostiak aurten izango duen kultur agenda nabarmendu dute. Argazkia: Asier Elorza.

'2016an bisitatzeko 52 leku'. Izenburu hori du The New York Times egunkariak gaur kaleratu duen artikuluak: bertan, mundu osoko 52 leku turistiko gomendatzen dira, bakoitzaren ezaugarriak nabarmenduz, 2016 urte honetan bisitatzeko, eta, beste behin, Donostia ageri da hedabide estatubatuarrak kaleratutako zerrenda batean.

Ingrid K. Williams bidaietan espezializatutako kazetari ezagunak sinatu du Donostiari buruzko aipamena. "Sukaldaritzaren paradisu" modura definitu du hiria, eta aipamen berezia egin dio urte honetan Donostiak izango duen kultur agendari, Europako kultur hiriburu dela eta ospakizunetan murgildutako urtea izango dela nabarmenduz. Bere lerroak ilustratzeko, portuaren argazki ikusgarri bat aukeratu du Williamsek.

Ez da The New York Times-ek Euskal Herria goratzen duen lehendabiziko aldia. Besteak beste, 2013ko urtarrilean Getaria eta Balenciaga Museoa aukeratu zituen turismoa egiteko toki gomendatuenen artean. Iazko apirilean, berriz, Donostiako Abuztuaren 31 kalea munduko kalerik onenen artean izendatu zuen.

Gaur kaleratutako zerrendan, Bordele (2. lekuan), Malta (3. lekuan) edota Turin bezalako hiri europarrak ere ageri dira. Mexiko Hiria da zerrendaburua.

zerrendaburua.

zerrendaburua.

zerrendaburua.

zerrendaburua.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X