Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat hil da Barakaldon, aldamiotik erorita

Egoera larrian eraman dute Gurutzetako ospitalera eta erietxean hil da. Balmasedako bizilaguna zen.
18:00 - 20:00
Langile bat hil da Barakaldon lan istripu batean

Langile bat hil da Barakaldon, aldamiotik erorita. Barakaldoko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, Balmasedako bizilaguna zen behargina bosgarren solairutik behera erori da.

Barakaldoko Udalak doluminak eta elkartasuna helarazi dizko hildako langilearen familiari.

Lan istripua goizeko hamarrak aldera gertatu da Barakaldoko Gaudi kaleko 11. zenbakiaren parean. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Gaudi kalean lanean ari zen langilea aldamiotik behera erori da.

Behargina egoera larrian eraman dute Gurutzetako ospitalera eta bertan hil da. Hildako langilea autonomoa zen.

Amaia del Campo Barakaldo alkateak Bozeramaileen Batzordea deitu bihar goizeko bederatzietarako gainerako udal taldeei ezbeharrari buruzko informazioa emateko.

mazioa emateko.

mazioa emateko.

mazioa emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X