Polizia-auto bat lapurtu eta agente bat harrapatzeagatik atxilotu dute
Mungiako Udaltzaingoak 21 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizeko 10:15ean, Udaltzaingoaren auto ofizial bat lapurtzea eta agente bat nahita harrapatzea leporatuta, haren ihesaldia saihesten ari zenean. Hala eman du jakitera Mungiako Udaltzaingoak berak.
Aipatutako auto ofiziala Gatikan utzi du, BI-634 errepideko errail batean. Atxiloketa ekarri gertaerez gain, eragin dituen kalteak egozten zaizkio.
Jazoerak 05:10ak aldera hasi dira, Mungiako Udaltzaingoaren bi patruila bi gazteren arteko liskarrean bitarteko lanak egitera joan direnean, Aurelio Artetxe kaleko aparkalekuan.
Behin egoera lasaituta, handik metro gutxira beste liskar bat piztu da, oraingo honetan jendetsua; horren aurrean, patruila biak oinez bertaratu dira.
Polizia-lanak egiten hasi direnean, agenteek auto ofizialetako bat zeuden tokitik alde egiten ari zela ikusi ahal izan dute, pertsona ezezagun batekin barruan.
Patruila bat haren atzetik abiatu da, beste bi agenteak korrika joan direlarik oinezkoentzako gunetik zehar, ihes egindako ibilgailua geldiarazteko asmoz, Lauaxeta kaleko 2. zenbakira iritsi arte.
Galtzadako albo batean jarri dira, baina ibilgailuak norabidea aldatu eta eurengana jo du eta udaltzainetako bat harrapatu du. Beste udaltzainak autoa saihestu ahal izan du.
Zaurituta zegoen agenteari laguntza emateko gainontzeko agenteek jazarpenari utzi diote. Autoak harrapatu duen agentea Gurutzetako ospitalera eraman dute zauriak artatzeko.
Gerora, 06:00ak aldera, Ertzaintzaren dei batek lapurtutako autoa Bi-634 errepideko errail batean, Gatikan, alde batera utzita aurkitu dutela jakinarazi du.
Horren aurrean, ikerketak Gatikara mugatu dira, eta lekuko batzuen testigantzak bildu ostean, jazoeraren ustezko egilea nor izan den identifikatzea lortu dute.
Gauzak horrela, Ertzaintzak, Mungiako udaltzainen laguntzarekin, 21 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bere etxebizitzan lo egiten zegoela, autoa aurkitu duten lekutik 200 bat metrora.
Behin atxilotuta, Mungiako udaltzaingoaren polizia-etxera eraman dute, arratsaldeko 17:00etan Gernikako Guardiako Epaitegiaren aurrean agerrarazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
AEK-ko kideek eta Zuberoako euskalgintzan erreferente den Oihana Larrandaburu Goñi atharraztarrak eman diote hasiera lasterketari. Euskal Irratiak sareko kideak izan dira lehenak lekukoa eramaten. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.