Hondakinak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kantabria, Gipuzkoak zaborra botatzeko baimena 'laster' eskatzeko zain

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren eskaera formala jaso arte akordioaren baldintzak aldatu diren jakitea ezinezkoa dela azpimarratu du Kantabriako presidenteordeak.
Kamioi bat Gipuzkoatik Kantabriara zaborrak eramaten. Artxiboko irudia: EiTB
Kamioi bat Gipuzkoatik Kantabriara zaborrak eramaten. Artxiboko irudia: EiTB

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarekin (GHK) lanean jarraitzen dutela ziurtatu du gaur Eva Diaz Tezanos Kantabriako presidenteordeak. GHKk Kantabrian zaborrak botatzeko baimena formalki “laster, segur aski datozen egunetan”, eskatzea espero du Ingurumen kontseilariak.

GHKren eskaera formala jaso arte akordioaren baldintzak aldatu diren jakitea ezinezkoa dela azpimarratu du presidenteordeak. Konkretuki, datozen lau urteetan Merueloko zabortegiak 50.000 tona hondakin hartzeko akordioa adostu zuten bi lurraldeek.

Zentzu horretan, GHKk azkenean eskatzen duena “ikusteke” dagoela esan du Diaz Tezanosek, “hondakinak beste toki batzuetara eramateko aukerak bilatu izana gerta litekeelako”.

Eskakizun formalaren zain

“Eskaera formal” hori “datozen egunetan” heldu daitekeela azaldu du Kantabriako buruzagiak. Ondoren edukiaren berri eman eta Kantabriako Parlamentuari igorriko diote.

Hala, akordioa lehenengo Parlamentutik pasa behar dela gogorarazi du berriro Ingurumen kontseilariak, Ganberan ordezkaritza duten taldeek (PP, PRC, PSOE, Podemos eta Ciudadanos) iritzia emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X