Euskal enpresa bat angula-trafikoarekin nahasi du Jendarmeriak
Frantziako Jendarmeriak sei pertsona atxilotu ditu aste honetan zehar Nantes hirian, angulak legez kanpo harrapatzegatik. Gero, antza, angula horiek ezagutzera eman ez duten Hego Euskal Herriko enpresa batera bideratzeko asmoa zeukaten. Angulen azken helmuga Asia izan liteke, kontinente horretan oso preziatuak baitira aingirak hazteko.
Jendarmeriaren ikerketak aurrera jarraitzen du, baina Frantziako agintariek orain arte ez dituzte Nanteseko operazioaren jakinaren gainean jarri ez Ertzaintza, ez Guardia Zibila, ezta Polizia Nazionala ere.
Hortaz, uneotan ez dago aparteko ikerketarik zabalik Hego Euskal Herrian angulak legez kanpo harrapatzeagatik asteartean jendarmeek atxilotu zituzten sei pertsonek euskal enpresa batekin harremanik ote duten argitzeko.
Jendarmeriak emandako datuen arabera, atxilotuok bost gizon eta emakume bat, 26 eta 65 urte artekoak, dira, eta, operazio berean apirilean atxilotutako beste hiru pertsonari bezala, antolatutako taldean babestutako espezieen trafikoa egitea eta dirua zuritzea leporatu diete.
Angulak Hego Euskal Herriko handizkako salmentako enpresa garrantzitsu bati saltzen omen zizkioten, Asiara bideratu eta aingirak hazteko. Legez kanpoko bidalketa bakoitzean 100-150 kilo angula bidaltzen zuten, kiloaren prezioa 200 edo 300 euro bitartekoa izanik.
Nanteseko atxilotuei 650 mila euro atzeman dizkiete baita luxuzko auto eta motorrak edota harribitxiak ere.
Albiste gehiago gizartea
Albiste izango dira: udako helmugarik gogokoenak, abisu horia beroagatik eta elkarrizketa Domingori
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hiru pertsona zauritu dira Cadreitan, zezen batek harmailetara salto egin eta gero
Zezen bat harmailetara igo zen errekortari baten atzetik, Cadreitan (Nafarroa). Animaliak errekortaria eta gradetan zeuden bi zauritu zituen. Ekitaldia aldi baterako bertan behera geratu zuten.
Udako helmugarik gogokoenak: Nora goaz euskal herritarrok oporretan?
Zenbaki handietatik haratago, hurbiltasunak pisu handia du uda sasoiko joan-etorrien mapa marrazterakoan, nahiz eta Mediterraneoak eta hirigune handiek erakargarritasunari eusten dioten.
Santurtzik eta Donostiak arrantzaleen zaindaria den Karmengo Amaren eguna ospatu dute
30.000 pertsona inguru hurbildu dira Santurtziko (Bizkaia) itsas prozesioa ikustera. Donostian, urtero bezala, Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioak omenaldia egin die arrantzale eta saregile erretiratuei.
Domingok, Torre Pachecon erasoa jasan zuen gizonak, EITBrentzat hitz egin du: "Gerta daitekeen gauzarik onena herrian egoera baretzea da"
Erasoa gertatu eta astebetera, Domingo lagunekin elkartu da berriro. Oraindik begi batean arazoak dituen arren, fisikoki ondo dagoela esan du. Herriko egoera laster baretzea espero du eta "filmeko protagonista" ez duela izan nahi esan du.
Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"
Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.
Hiru pertsona ospitaleratu behar izan dituzte Elgoibarko Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren
14:30 aldera, istripu baten ondorioz, azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira kiroldegiko igerilekuetan. Bi produktu horiek igerilekuak garbi mantentzeko erabiltzen dira normalean, baina nahasketa horrek "gas-hodei arriskutsua eragin du".

Tokiko erakundeetan euskara lehenesten duten hainbat artikulu baliogabe utzi ditu Auzitegi Gorenak
Auzitegi Gorenak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari jarritako errekurtsoa, eta bertan behera utzi ditu euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko egin zen 179/2019 dekretuaren artikuluetako batzuk. Epaia "euskararen normalizazioaren aurka ez ezik, euskal gizartearen eta erakundeen borondatearen aurka" doala salatu du Kontseiluak.
Gorotzak agertu dira Bizkaiko hainbat igerilekutan: "Arraroa da hainbeste aldiz gertatzea, erronka birala izan daiteke"
Azken egunotan Sopelako eta Urduñako hainbat igerileku itxi behar izan dituzte, uretan gorotzak (kaka) agertu direlako. Zikinkeria horren jatorria sare sozialetan zabaldu eta birala egin den erronka batean legoke, antza. Egoerak haserrea eragin du erabitzaileen artean.
Araudi berri batek aukera emango die pazienteen elkarteei osasun-sisteman gehiago eragiteko
Osasun sailburuak araudi horren garapena iragarri du, eta elkarteei adierazi die “gertu eta oso aktibo behar” dituztela Osasun Ituneko neurriak ezartzeko eta sistema eraldatzeko fasean.