Gasteizen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

32.000 euroko kalte-ordaina, gizon bati eraso egiteagatik

31.675 euroko kalte-ordaina eta urtebeteko kartzela-zigorra ezarri dio epaile batek txirrindulari bati, Gasteizen, espaloitik bizikletaz joatea aurpegiratu zion gizonari jotzeagatik.

Urtebeteko kartzela-zigorra eta 31.675 euroko kalte-ordaina ezarri diote txirrindulari bati, Gasteizen, espaloitik bizikletarekin ibiltzea gaitzetsi zion gizonari jotzeagatik eta besoa apurtzeagatik.

2014ren urtarrilaren 13an biktimak erasotzaileari aurpegiratu ziola bizikletarekin espaloitik joatea eta horrek eztabaida piztu zuela frogatutzat eman du Gasteizko Zigor-arloko lehen epaitegiko epaileak.

Akusatuak bere jokaera gaitzetsi zuen gizonari bizikletaren giltzarrapoarekin kolpea eman zion; ondoren, bultzakada egin zion eta gizona lurrera erori zen.

Erasoaren ondorioz, biktimak besahezurra apurtu zuen eta 403 egun (horietatik 12 ospitalean) behar izan zituen "bere lesioak sendatzeko".

atzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X