Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko eremu berdeen landaretzaz kexu dira hiritarrak

Eremu berdeak mantentzeko lanetan utzikeria izaten ari da, hiritarren ustez. Gasteizko Udaletik, berriz, hiritarrek "txip aldaketa" egin behar dutela esan dute.
Landareak Europa Jauregiaren fatxadan. Argazkia: vitoria-gasteiz.org.
Landareak Europa Jauregiaren fatxadan. Argazkia: vitoria-gasteiz.org.

Gasteizen, azken asteetan asko hitz egiten ari da eremu berde eta lursail hutsetako landaretzaz. Herritarraren Postontzian dozenaka kexa utzi dituzte hiritarrek, mantentzeko lanetan utzikeria gertatzen ari dela salatuz. Izan ere, landaretzak toki handiegia hartu duela diote, batez ere, Gasteizko 10.000 zuhaitz-txorkoetako, zuhaitz barreneko, landareek.

Egoerak, gainera, okerrera egin dezake, udan zelaiak gutxiago ureztatuko direlako. Gasteizko Udaletik eta EH Bildu eta Podemos alderdietatik adierazi dutenez, hiritarrek "txip aldaketa" egin behar dute, eta landareak bere horretan disfrutatzen ikasi behar dute.

Aukerarik onena txorkoetako landaretza hazten uztea da, Asier Sarasua Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikariaren arabera.

Txorkoetako aldaketatik harago, Lakua eta Zabalgana auzoetan proiektu pilotuak ari dira hezurmamitzen, ingurumenari mesede gehiago eta mantenu lan gutxiago behar duten landareak jarriz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X