lan-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat hil da makina batek harrapatuta Erandion

Lidl Alemaniako enpresak Axpe auzoan duen supermerkatu batean izan da ezbeharra. Bilboko bizilaguna da biktima, 38 urtekoa.

Margotzaile bat hil da gaur, asteartea, Lidl enpresa alemaniarrak Erandioko Axpe auzoan duen supermerkatuan eraberritze lanak egiten ari zela, jasogailu batek harrapatuta.

Ezbeharra 15:25ean jazo da. Ordu horretan, erreforma egiten ari zen enpresa bateko langile bat harrapatuta geratu da jasogailu batean.

Osasun langileak bertaratu dira, baina gizonezkoa hilda zegoen jada.

Biktima 38 urtekoa zen, eta Bilboko bizilaguna.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X