Euskadiko Eskola Kontseilua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errekalde eta Arabako Errioxa, ikasle atzerritar gehien dituzten zonak

2014-2015 ikasturtean, ikasle atzerritarren kopurua bikoitza izan ikastetxe publikoetan eskola pribatuetan matrikulatu direnekin alderatuta.

Ikasleen % 6,6 atzerritarrak izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzan, 2014-2015 ikasturtean, aurreko kurtsoan baino zazpi hamarren gutxiago.

Errekalde (% 18,3), Arabako Errioxa (% 15,5) eta Gasteiz-Iparraldea (% 14,6) izan dira ikasle atzerritar kopuru handiena izan duten zonaldeak.

Euskadiko Eskola Kontseiluak 2013-2015 urteetako datuak bilduz argitaratu duen txostenaren arabera, ikasle atzerritarren matrikulazio kopurua bikoitza izan da ikastetxe publikoetan (% 9,1), eskola pribatuekin (% 4,2) alderatuta.

Ikastetxe pribatuen artean Kristau Eskola (% 5,8) soilik hurbildu da EAEko batez bestekora eta gainerako eskola pribatuak batez beste horretatik behera daude (Partaide, % 2,4).

Horrenbestez, 2011-2012 ikasturtetik, ikasle atzerritarren kopuruak beheraka jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan; eskola talde ezberdinetako matrikulazio joera, berriz, mantendu egin da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X