Meskitak estu hartu ditu Frantziako Gobernuak
Meskitak eta otoitzerako zentro musulmanak ixten jarraituko dutela adierazi zuen atzo Bernard Cazeneuve Frantziako Barne ministroak. Diskurtso erradikalak ematen ziren 20 bat zentro itxi dituzte jadanik, eta imanak atzerritarrak direnean, Frantziatik kanporatuko dituzte.
“Gorrotoa bultzatzen dutenentzako lekurik ez dago Frantzian”, azpimarratu zuen Cazeneuvek Gurtza Musulmaneko Frantziako Kontseiluko (CFCM) arduradunekin bildu ondoren. Frantzian egindako azken erasoen ostean, jihadismoaren aurkako borroka bideratzeko eragileekin bilerak egiten ari da Exekutiboa.
20 bat meskita edo otoitzerako zentro dagoeneko itxi dituztela gogorarazi zuen, eta “gehiago” itxiko dituztela erantsi zuen.
Zentzu horretan, diskurtso erradikalengatik 80 iman atzerritar kanporatzeko agindua eman dutela azaldu zuen. “Dozenaka” espediente aztertzen ari dira eta “politika horrek” jarraituko du, gaineratu zuenez.
Bestalde, gurtza musulmana arautzeko marko instituzional berria urrian prest izatea espero duela esan zuen ministroak.
Atzerriko finantziazioa 10 urtez debekatzeko aukera
Gainera, atzerriko herrialdeek Frantzian meskitak eraikitzeko finantziazioa hamar urtez debekatzea aztertzen ari direla azaldu du gaur Manuel Valls Frantziako lehen ministroak.
Frantzian islama antolatzeko beharra nabarmendu dute agintariek azken egunetan. Ildo horretatik, dohaintzan eta finantziazio pribatuan “erabateko” gardentasuna beharrezkoa dela ziurtatu du gobernuburuak Liberation egunkarian.
Aldi berean, islamismo erradikalaren aurkako borrokan musulman guztiek indarrak batzea aldarrikatu du Vallsek.
Albiste gehiago gizartea
Hiru pertsona ospitaleratu behar izan dituzte Elgoibarko Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren
14:30 aldera, istripu baten ondorioz, azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira kiroldegiko igerilekuetan. Bi produktu horiek igerilekuak garbi mantentzeko erabiltzen dira normalean, baina nahasketa horrek "gas-hodei arriskutsua eragin du".

Tokiko erakundeetan euskara lehenesten duten hainbat artikulu baliogabe utzi ditu Auzitegi Gorenak
Auzitegi Gorenak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari jarritako errekurtsoa, eta bertan behera utzi ditu euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko egin zen 179/2019 dekretuaren artikuluetako batzuk.
Gorotzak agertu dira Bizkaiko hainbat igerilekutan: "Arraroa da hainbeste aldiz gertatzea, erronka birala izan daiteke"
Azken egunotan Sopelako eta Urduñako hainbat igerileku itxi behar izan dituzte, uretan gorotzak (kaka) agertu direlako. Zikinkeria horren jatorria sare sozialetan zabaldu eta birala egin den erronka batean legoke, antza. Egoerak haserrea eragin du erabitzaileen artean.
Araudi berri batek aukera emango die pazienteen elkarteei osasun-sisteman gehiago eragiteko
Osasun sailburuak araudi horren garapena iragarri du, eta elkarteei adierazi die “gertu eta oso aktibo behar” dituztela Osasun Ituneko neurriak ezartzeko eta sistema eraldatzeko fasean.
Nortzuk osatzen dute “Deport Them Now” talde neonazia?
Europa osoan migratzaileen aurkako gorroto diskurtsoa bultzatzen duen mugimendua da, eta, antza, Torre Pachecon "magrebtarraren aurkako ehiza" bultzatzen zuen kartela diseinatu zuena.
Gas-ihesa gertatu da Bilbo erdigunean, eta hainbat etxebizitza eraikin jendez hustu dituzte
Rodriguez Arias kaleko obretan lanean ari zen langile batek, nahi gabe, hodi bat zulatu du. Hala ere, udaleko iturriek baieztatu dutenez, ihesa konpondu dute.
Gipuzkoako Kofradiek itsasoan lanean aritu eta erretiroa hartu dutenei omenaldi beroa egin diete
Karmen eguna ospatzen ari dira Euskal Herriko hamaika txokotan. Arrantzaleen eguna da, hain zuzen ere. 322 arrantzaleen lana eskertu dute, baita saregileena ere, eta giro ederrean ospatu Donostiako kaian.
90 urteko emakume bat hil da Gasteizen, oinezkoen pasabide batean auto batek harrapatuta
Ezbeharra astearte honetan gertatu zen, 16:00etan, semafororik gabeko oinezkoentzako pasabide batean. Udaltzaingoaren iturriek azaldu dutenez, argiketa talde bat istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
TVEko kazetari bat jazarri dute Torre Pachecon, Pedro Sanchezen aurkako irainen artean
TVEko kazetari bati Poliziak lagundu behar izan dio Torre Pachecon, hainbat pertsonen jazarpenagatik. Bildutakoek "Pedro Sanchez, puta semea!" oihukatzen ari ziren.
Sexu-zerbitzuen iragarki faltsuen bidez gizonak estortsionatzen zituen talde kriminal bat desegin dute
Guardia Zibilak lau emakume identifikatu ditu ustez estortsioagatik, talde kriminaleko kide izateagatik eta dirua zuritzeagatik. Biktimak sei probintziatan daude; dirudienez, mehatxatu egiten zituzten sexu-zerbitzuen ustezko iragarkien bitartez harremanetan jarri ondoren.