Zezenketak diruz laguntzen ez jarraitzeko eskea, Gasteizko Udalari
"Gasteizko jaietan hilko dituzten 18 zezenen larruan" ipini dira gaur 30 bat pertsona, Arabako hiriburuan zezenketen kontra egindako 'performance' batean. Horrez gain, Udalari jarduera hori diruz laguntzen ez jarraitzeko eskatu diote.
Andre Maria Zuriaren jaien egun handian protesta egin du AnimaNaturalis elkarteak hiriko plazan. Parte hartzaileak beltzez jantzita egon dira, isilik, aurpegiaren erdia zezen baten buruaren argazki batekin estalita zutela.
Patricia Perez AnimaNaturalis elkartearen koordinatzaileak azaldu duenez, diru-laguntza publikoak eteteko eskea eraman dute Gasteizko kaleetara: "Gasteizen tauromakia badago, diruz lagunduta dagoelako da. Zezenketak egiteari uztea nahi dugu guk, eta horretarako diru-laguntza publikoak kendu behar dira", zehaztu du.
Elkartearen hitzetan, "batzuen dibertimendurako animaliak torturatzen jarrai ez dezaten" auzian esku hartu behar dute gasteiztarrek. "Ez dugu odol gehiago nahi zezen plazan; erabil dezatela beste ekitaldi batzuk egiteko. Tortura ez da kultura", adierazi du.
Hirian zezenketak egin behar diren edo ez eztabaida dago Gasteizen. Arratsaldean, aldekoek zein kontrakoek elkarretaratze bana deitu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ireki dute A-15 errepidea Iruñerako noranzkoan, kamioi baten matxurarengatik itxita egon ostean
Villabona parean kamioi batek matxura izan du eta errepidea erabat itxi behar izan dute. Zirkulazioa N-I errepidetik bideratu dute.
Donostiako Ospitaleko sukaldean sartu gara: honela prestatzen dituzte otorduak
120 pertsona aritzen dira gosariak, bazkariak eta afariak eltze erraldoietan prestatzen, eta plater bakoitza pazientearen beharretara egokitzen dute. Sukalde bereizi bat dute alergiak eta intolerantziak dituzten gaixoentzat. Logeletatik bueltan datozen erretiluak hustu eta gero, dena garbitzen dute hurrengo otordurako.
Ehun ibilgailu baino gehiago identifikatu dituzte Buesa Arena ondoan hainbat pertsonak egindako hitzordu masibo batean
Guztira 23 ibilgailu salatu eta 124 pertsona identifikatu dituzte.
Surflari bat hil da Donibane Lohizuneko uretan
Ezbeharra atzo gertatu zen, lau metrotik gorako olatuak zeudenean. Beste surflari batzuk hari laguntzen saiatu ziren, baina itota hil zen.
Gizon bat atxilotu dute Sevillan, emaztea hiltzea egotzita
Hilotzak arma zuriz egindako indarkeria zantzuak zituen.
Talde kriminal bat desegin du Ertzaintzak, Oiartzungo eta Leaburuko etxebizitzetan lapurtzeagatik
Atxilotuak, 20, 23 eta 24 urtekoak, ertzain-etxean daude, epailearen esku uzteko zain.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, giza hilketa saiakera egotzita, gizon bati puntzoi batekin eraso egin ondoren
Manuel Iradier kalean jazo da erasoa, inguruko taberna batean liskarra izan ostean. Zauritua, 33 urtekoa, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.
78 urteko gizon bat hil da Kasedan, traktore bat iraulita larri zauritu ostean
Ostiralean eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, helikopteroz, larri, eta bertan ingresatu zuten, politraumatismo ugari zituela. Biharamunean hil da.
Belateko eta Almandozko tuneletako zirkulazioa berriro ireki dute iparraldeko noranzkoan
Zirkulazioa Iruñerako noranzkoan bakarrik ari dira desbideratzen, goizeko seietan kamioi batek su hartu ondoren.
Gabonak iritsi dira Gasteizera
Ostiral arratsaldean ireki dute La Florida parkeko Gabonetako azoka tradizionala. Gainera, etxeko txikienek Zulueta jauregian eman diezazkiekete gutunak Olentzerori eta Mari Domingiri, lorategiak pertsonaia mitiko horien etxe bihurtu baitira.