Su artifizialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suak baimenik gabe grabatzen zituen drone bat atzitu dute Donostian

Udaltzaingoak atzo gauean lortu zuen piloturik gabeko aireontzi hori atzitzea; izan ere, ezin da erabili hegazkigintza zibilaren baimenik gabe.
2016ko Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak. Argazkia: EiTB
2016ko Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak. Argazkia: EiTB

Donostiako Udaltzaingoak baimenik gabe hegaz egiten ari zen drone bat atzitu zuen bart gauean. Itxura denez, hainbat egunetan erabili dute drone hori Donostiako Aste nagusiko su artifizialak grabatzeko.

Udaleko iturriek gaur jakitera eman dutenez, barruan giza piloturik ez duen hegazkin hori atzo gauean konfiskatu zuten udaltzainek Apaizen paseoan, kai inguruan, jaisten arin zenean.

Iturri berek adierazi dutenaren arabera, Poliziak espedientea ireki die gailuaren ustezko bi arduradunei, australiar nazionalitatea duen gazte bati eta Donostiakoa den neska bati, eta Hegazkigintza Zibilak ezar diezaiekeen isunaren zain daude.

Azken egunetan, ikuskizun piroteknikoa ikustera Urgullera igo ziren zenbait herritarrek dronea hiriko zenbait lekutan ikusi zuten, besteak beste Alde Zaharrean, Kontxako badian (ontzi baten gainean).

Udaltzaingoak atzo gauean lortu zuen piloturik gabeko aireontzi hori atzitzea; izan ere, ezin da erabili Hegazkigintza zZbilaren baimenik gabe; horrez gain, hurbilen duen aireportuarekiko gutxieneko distantzia bat errespetatu behar du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X