80. urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Agirre lehendakariari omenaldia egingo diote gaur San Mamesen

Talde zuri-gorriak eta Bartzelonak jokatuko duten partidarekin batera, hainbat ekitaldik gogoraraziko dute lehen lehendakaria. Duela 80 urte hautatu zuten; Athleticeko jokalaria ere izan zen.
Jose Antonio Agirre San Mamesen, 'Billy'k 1923an egindako karikaturan.
Jose Antonio Agirre San Mamesen, 'Billy'k 1923an egindako karikaturan.

Athleticek bat egingo du gaur San Mamesen Jose Antonio Agirre lehendakariari egingo zaion omenaldiarekin; izan ere, 2016an 80 urte bete dira lehen Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria hautatu zutenetik. Hori 1936an izan zen, eta, gainera, Agirre, 20ko hamarkadan, Athleticeko jokalari izan zen. Omenaldia egiteko, Athleticek aprobetxatuko du lehoiek denboraldiko lehen partida jokatuko dutela Bilbon, Bartzelonaren aurka, 20:15ean.

Bilboko Aste Nagusia 2016aren azken arratsaldean, zenbait ekitaldi egingo dituzte, San Mamesen inguruan eta futbol-zelaian bertan; horiekin, Athleticek bat egingo du azken hilabeteotan arlo sozial eta politikoan egin izan diren Agirrerentzako omenaldi-ekitaldiekin.

19:00etan, Don Terencio, Doña Tomasa, Pichichi eta Agirre lehendakariaren erraldoiek elkarretaratzea egingo dute San Mamesen ondoan, eta dantza egingo dute. Futbol-zelaiaren kanpoaldeko pantailek bideoak emango dituzte, non laburtuko den Agirrek Athleticen izan zuen ibilbidea. Gainera, partidara joaten direnek jasoko dute argitalpen berezi bat, lehen lehendakariaren kirol- eta politika-bizitzaren gaineko informazio eta argazkiak dituena.

San Mamesen barruan, oroimen ekitaldiak Athletic-Bartzelona partidaren atsedenaldian egingo dituzte. Bideo bat emango dute, Jose Antonio Agirre Bilboko taldean izandako ibilbidearen gainekoa, eta haren birbilobak zelairatuko dira, buelta bat ematea xede, Erraldoiek lagunduta. Katedralean egingo dute dantza, beraz, Erraldoiek.

Agirreren erraldoia egun berezi honetarako egin dute, eta, hala, Bilboko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin aritzen direnekin ibiliko da.

Jose Antonio Agirrek 1921etik 1925era jokatu zuen Athleticen, eta 46 partidatan irten zen hamaikakoan. Batez ere, esker hegalean jartzen zuten entrenatzaileek. 1923ko Kopa irabazi zuen.

a irabazi zuen.

a irabazi zuen.

a irabazi zuen.

a irabazi zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X