Hondakinen kudeaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Udalak bosgarren edukiontzia jarri du beste 7 auzotan

Materia organikoa biltzeko edukiontzia Zurbaran, Uribarri, Arabella, Txurdinaga, Otxarkoaga, Begoña eta Boluetan ezarriko da. Horrenbestez, bilbotarren % 35en eskura jarriko da edukiontzi marroia.
Materia organikoa biltzeko edukiontzi marroia. Artxiboko argazkia: EiTB
Materia organikoa biltzeko edukiontzi marroia. Artxiboko argazkia: EiTB

Bilboko Udalak bosgarren edukiontzia edo materia organikoa biltzeko edukiontzia marroia hiri osoan zabaltzeko egitasmoaren hirugarren fasea abian jarri du. Guztira, 135 edukiontzi berri jarriko ditu Bilboko Udalak ondorengo auzoetan: Zurbaran, Uribarri, Arabella, Txurdinaga, Otxarkoaga, Begoña eta Bolueta.

Behin hirugarren fasea gauzatuta, bilbotarren % 35en eskura jarriko da edukiontzi marroia.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, hondakinak hobeto aprobetxatzea da gai organikoa bereizita hartzearen helburua, hain zuzen ere, "ingurumenerako, ekonomiarako eta osasunerako ona delako".

Bilboko Udalaren esanetan, hirian biltzen den hondakinen % 40 inguru materia organikoa da eta "hortik hondakin horiek behar bezala tratatzeak inguruarentzat duen garrantzia".

Bosgarren edukiontzian bildutako hondakinak konposta egiteko instalazioetara eramaten dituzte eta, gero, konposta lorezaintzan, nekazaritzan eta obra zibilean erabiltzen da.

Edukiontzi marroiek, besteek ez bezala, sarraila dute. Materia organikoa bereizita biltzeko konpromisoa hartzen duten Bilboko familiei 10 litroko zakarrontzi bat, edukiontzi marroia zabaltzeko giltza, konposta egiteko balio duten poltsak eta azalpenak batzen dituen foileto bat banatuko zaie.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X