Etxegabetzeak Stop
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizen ama bat eta bere bi umeak etxegabetuko dituztela salatu dute

Kaleratzeak Stop elkarteak ohartarazi duenez, datorren astelehenean ama bat eta bere bi semeak, adingabeak biak, etxegabetu egingo dituzte alokairuan duten etxebizitzatik.

Emakume bat eta bere bi seme adingabeak alokairuan duten etxebizitzatik aterako dituzte astelehenean, Gasteizko Zabalgana auzoan. Hala jakinarazi du Stop Kaleratzeak ohar baten bidez.

Plataformak salatu duenez, “laguntza sozialei esker" aurrera egin dezakeen familia hau  kalean geratuko da astelehenean, beste toki batean ostatu hartzeko aukerarik ez diolako eman epaileak.

Etxearen alokatzailea pertsona partikularra den arren, Etxebideren babes ofizialeko etxebizitza da.

Kaleratua izango den emakumeak salaketa jarri du etxebizitzaren ugazaben aurka ustez, iruzur egiteagatik eta era berean, kaleratzea bertan behera gelditzeko eskari berri bat aurkeztu du epaitegian.

Eskari horretan, Europako Giza Eskubideen Epaitegiak gai honen inguruan emandako argudioak erantsi ditu. Epaitegi horren arabera, ostatu hartzeko beste aukerarik eman gabe, ezin da kaleratzerik egin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X